Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
onanista izond/iz onanismoari dagokiona; onanismoa praktikatzen duen pertsona.
Adierazi nahi baitzidan ederki ezagutzen zuela nire iragana, alegia nire iragan onanista, jakin behar du etxeko teleikusle errespetagarriak, gizaseme dohakabe itxurako hau, gizaseme onanista zikin hau zer den, zer izan den, gizarteak berriz inoiz halakorik pairatu beharrik izan ez dezan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 156. orr.
Neu ere onanista izan nintzen lehen berrogeita hamar urte ilun haietan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 157. orr.