Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baliteke haiek asmatua izatea masturbazioaren partez onanismoa esateko kontu hori, horrela ez dituzte onartu behar gaur egun galbidezkotzat hartzen diren hainbat harreman. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 32. orr.
Gu komunismoaren eta onanismoaren atzaparretatik babestearren. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.
Nire estasi bakarra onanismoa da. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 156. orr.
Poesiak, gainerako arte guztiek bezala, badu, eta ezinbesteko du, gainera, onanismotik -kanpaia zein arrabita jotzetik- bere apurra. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 53. orr.
Orduan -diote dena dakitenek- batek bere buruari ongi nahi, opa, eta barkatu, lausengatu, onetsi, onartu, egon, ibili eta gainerako operazio onanista guztiak egitera jarri behar du; labur esanik, bere burua maitatu behar omen du. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.
Larrua jotzea baino zakarragoa, bilkuren ondotiko onanismo gastronomikoa... batez ere harremanen anorexiarekin ezkontzen denean! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 96. orr.