Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure erretore nagusia higatzen hasia, ez baita gazte haietarik: curriculum normal bat egina izan du, gaztaroan bikario, gero erakasle, gazte mugimenduetan omonier, katixima arduradun. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 70. orr.
Aspaldian ezagutzen nuen eta ontsa, 14-18ko gerlan, infanteriako 34. erreximenduan omonier ukana bainuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 19. orr.
Geroxago omonier baten bisita ere ukan nuen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.
Soldaduak irriz, konpainiako omonierra barne. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.
Münster-eko gazteria katolikoaren omonierra. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 121. orr.
Frantxua Gaztambide Donibane Lohizunetik Baionara doa Katedraleko kalonje eta Turismo pastoralaren omonier gisa. Herria 2005-06-16
30 urte nituen Gabonera joan nintzenean, Bordalen ixtudianteen omonier zerbitzua egin ondoan, hiru urtez, apeztu orduko. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 16. orr.
"Le Personnalisme" delako liburutxoa iretsia nuen baina ohartua nintzen ene omonier lagunari arriskutsua iduritzen zitzaiola sentsibilitate hori. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 99. orr.
· Manhattan hirian, 16 urtez presondegi omonier izan da Rafael, frantses apez bat, hogoi mila presuner erdian bizituz. Herria 2001-01-11