Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain, goazen nire jauregira, atzerritarra omentzera. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.
Izpurako Herriko etxeak nahi ukan du herritar aipatua omendu, bere izena emanez eraiki berria zuen biltzar-toki ederrari. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 178. orr.
Lluis Llachen kantaldi batekin omenduko dituzte martxoaren 3ko biktimak, sarraskiaren 30. urtemugan. Berria - Harian 2006-02-22
Ziburuk kartsuki omendu ditu Zubeldia bi anaiak. Herria 2003-03-10
Esteban Larrañaga (Azpeitiko Loiola, 1947) eta soinu txikia omentzera ehunka lagun hurbildu ziren atzo Azpeitiko kiroldegira. Berria - Kultura 2004-03-20
Duela ia urtebete hil zen idazle eta euskaltzaina omendu dute bere senideek, Santurtzin kilometro hunkigarri bat eginez. Berria - Harian 2005-03-20
Jexux Artze omentzeko ekitaldiak antolatu dituzte Usurbilen. Berria - Kultura 2006-05-04
Agustin Salinasi eginiko omenaldiaren barruan zurginaren arkatza omendu nahi izan du anfitrioiak. Berria - Kultura 2004-08-08
Elkar omendu zuten. Berria - Harian 2005-09-09
Sufriarazten digutenak omentzen ditugu eta ez irribarrea sorrarazten digutenak. Berria - Harian 2005-08-07
Acapulcoko Zinema Jaialdiak Julio Medem omenduko du. Berria - Kultura 2006-03-24
Belarra lehortzen ari mandioko goialdeetan gozo, belar bihurria kiribilkari heroiak omentzen dituzten estatuak estaliz. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.
Konpositore omendua ezagutarazteko mahai-ingurua egingo dute. Berria - Kultura 2004-08-04
Indart eta Ormazabal, artista omenduak. Berria - Kultura 2004-06-27
Uso dilistazaleak, uso goraipatuak, omenduak eta sarituak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 33. orr.
Omenduak ez zuen hitzik egin bere omenaldian. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 17. orr.
Maurice Harriet ere egongo da aurtengo omenduen artean. Berria - Kultura 2004-01-21
Omenaldia, ustez, omenduari omen egiteko antolatzen du omentzaileak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 123. orr.