Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Omega!", diote jarraian, eta bi marra luze eramaten dituzte maparen angelu baterantz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 117. orr.
Alfa, omega, giltza, denak beste zerbaiten sinbolo. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.
Neu naiz Alfa eta Omega, lehena eta azkena, hasiera eta bukaera. Elizen arteko biblia Ap 22,13
Alfa eta Omega letrak dagoz atearen aldetan, bietan bana. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.
Axularri buruz abenturatu ditudanak horrela balira ere: itzalaren metafora bera da, literatur talaiatik begiraturik, gorabehera honen guztiaren alfa eta omega. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.
Bera da alfa eta omega, ikerlaria eta aztergai bilduma. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 91. orr.
Kandela piztuaren dirdira, alfa eta omega, omega eta alfa. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 33. orr.
· Izan omen ginena eta izan behar omen duguna: horra, dirudienez, gure alfa eta horra gure omega; horra gure bi harri puska gainetik kendu ezinak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.
Omega 3a, gainerakoan, arrain urdinetan da ugaria. Berria - Gaiak 2006-03-28
Antza, gene horrek sortzen duen proteinak eragiten du miraria: Omega 6 izeneko gantzak -nahiko ohikoak dira, baina ez oso osasungarriak- Omega 3 bihurtzen ditu. Berria - Gaiak 2006-03-28
Txerri transgenikoak sortu dituzte, Omega 3 iturri. Berria - Gaiak 2006-03-28
Omega 3 iturritzat arraina hartzen du jende askok, arrain urdina. Berria - Gaiak 2006-03-28
Omega-3 koipea da gakoa, ikertzaileen arabera, haurraren adimen kozientea altuagoa izan dadin eta mintzamen hobea izan dezan. Berria - Gaiak 2006-01-21
Omega-3 gantz-azidoek alzheimerra saihets omen dezakete. Berria - Gaiak 2004-09-02
Auzitan jarri dute Omega 3 gantzek bihotzeko osasuna hobetzeko duten gaitasuna. Berria - Gaiak 2006-03-28