Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaitzaren espirituaren lurralde guztiak bete-beterik zeuden gari lodiz, ezkila dorreak ziruditen olo gizenez, lihoz, koltza ederrez, hirusta gorriz, ilarrez, azaz, orburuz, bihitan edo fruitutan eguzkitara ontzen den guztiaz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 138. orr.
Belar eta olo gobernuak zituen gero pagatzen bainan berak nahi zuen prezioan, erran nahi baita biziki guti omen! Herria 2003-05-22
Hüllantxago, merkexago, olo franko Barkoxen... Herria 2005-02-17
Ez zen bere hortz horixketatik salbu gelditzen zen belar-izpi edo olo-alerik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 389. orr.
Ekarri honentzat olo-garagardoa eta arrautza pastela. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 175. orr.
Errusiako larreoiloak, olo lastoaren eta ikatzen arteko nahasketa batean iristen direnak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.
Zenbatean saldu duzu olo-neurria? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 300. orr.
Goizean olo malutazko katilu bat hartuta konformatu behar genuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 293. orr.
Olo-ahia zopa-ontzietan, sardinzar keztatua azpiletan, ogi txigortu ugari, eta arrautzak eta hirugiharra plateretan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 76. orr.
Dagoeneko gosarian ez dugu patata frijiturik jaten (ogia aurrezteko), olo-ahia baizik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 228. orr.
Izeba olo-morokila burruntzaliarekin ateratzen ari zitzaidala, [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 14. orr.
Garia hazi eta burutu zenean, olo gaiztoa ere agertu zen. Elizen arteko biblia Mt 13,26
Olo gaiztoa bildu eta sutan erretzen den bezala, hala gertatuko da munduaren azkenean ere. Elizen arteko biblia Mt 13,40
· irud/hed Gaztetan, erein zuen berak ere bere olo gaiztoa, bai; arrandiatu zen bere adimen askatasunaz eta ukatu zuen Jainkoa lagunen aurrean pubetan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 96. orr.
olo ahi (3); olo ahia (8); olo gaiztoa (10); olo gaiztoaren parabola (3); olo morokila (3)