Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oliotu, olio(tu), oliotzen 1 da/du ad olioztatu.
Badago Liparis izeneko ibai bat zeinetan, bertan bainatzen edo garbitzen direnak, ur horrekin oliotuta bezala ateratzen baitira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3770. orr.
2 olioaren itxura hartu.
Kaioen txilio urruna sumatzen duzu bakarrik soinuezaren handiaz jabetzeko: itsasoa oliotu egiten denean bezalako isiltasun hori plazan, galerna zetorren. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 53. orr.
3 (era burutua izenondo gisa)
Aingira oliotuak eman arren, bere eskuak eutsiko die bai aise, batere mugitu gabe! Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 114. orr.
Hainbeste neurona ondo oliotuez inguratua egoteak perspektiba aldatzera eramaten gaitu. Berria - Kultura 2004-09-17