Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta neuregan bilatu nahi duzu erantzuna, nire barren kakanahasi oligofrenikoan? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 109. orr.
Badirudi sinetsi egiten dituzula nahi eta ezin dabilen gixon oligofreniko koadrila horrek zereginik gabe dagoenean asmatutako ipuinak, ni gaztea naiz, jauna, baina printzipio sendoak ditut. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 40. orr.
Ez nuen espero, eta aurreikuspen falta horrek mokortuta eta oligofreniko batek ere erakutsiko ez lukeen irribarrearen jabe utzi ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 319. orr.
Zergatik hiltzen dituzte haur jaioberriak, paralitikoak, oligofrenikoak, militarrak? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 105. orr.
-Mongolo hutsak dira denak, erremediorik gabeko oligofrenikoak, eta barka nazatela oligofrenikoek konparazioagatik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 158. orr.