Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oligoelementu iz izaki bizidunen zeluletan oso kopuru txikian aurkitzen den eta metabolismoan nahitaezkoa den elementu kimikoa.
Etorkizuneko elikagai "konplexuak" aberastuta etorriko zaizkigu, hau da, premiazkoak ditugun bitamina, mineral eta oligoelementuekin osatuta. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 76. orr.
Bazekien bitaminak, oligoelementuak, mineralak eta bestelakoak oso beharrezkoak zituela bere susperraldian. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 205. orr.