Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mandioan ez zen alerik; mahatsondoak, pikuondoak, granadondoak eta olibondoak ez zuten fruiturik ematen. Elizen arteko biblia Ag 2,19
Olibondoek ilara perfektuak osatzen zituzten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 103. orr.
Herrialde beroak ikusi nahi nituen, non fama baita olibondoak eta limoi-arbolak hazten direla. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.
Zedro, arkazi, mirto eta olibondoak landatuko ditut basamortuan; zipres, zumar eta izeiak eremuan. Elizen arteko biblia Is 41,19
Txinan (Olea europaea gorabehera) olibondoa aldatzen segitzen dute. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.
Argiune bizi eta mugikor hartan horma sabeldu erdi erori bat ageri zen, non olibondoen sustrai tormentatuak bihurritzen eta kiribiltzen baitziren, harri landugabeak besarkatu nahian bezala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 176. orr.
Paisaia han gris zilarkara duk, olibondoen kolorekoa. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 186. orr.
Behiek tiratako gurdietan abiatzen ziren herriko plazatik olibondoetarantz, eta makildutako olibondoari olibak nora erori zitzaizkion ikustea ezinezkoa zenean bukatzen zuten eguna. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 116. orr.
Olibondoak astintzean, ez itzuli adarretan geldituriko olibak biltzera. Elizen arteko biblia Dt 24,20
Neuk agorrarazi ditut lurra eta mendiak, gari-sail, mahasti eta olibondoak, lurraren emaitza guztia. Elizen arteko biblia Ag 1,11
Buzoka batek elektrika hari bat jorik Garinoainen, Nafarroan, sua lotarazi du hango oliba ondo eta landare batzuetan, makurrak ere eginez, landaretegi haren ehunetarik 80 erre baitira, erran nahi baita 120 olibondo, eta arte ondo batzu besteak beste. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.
Pikuondo eta olibondoak matxinsaltoak jan ditu. Elizen arteko biblia Am 4,9
Ondoren hesolak sartuko dira, makal, olibondo edo haritzezkoak eta sutan gogortutakoak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.
Hirurak ageri ziren algaraka olibondo baten azpian. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 134. orr.
Etorri ziren etorri errondak, olibondoetara paseo luze bekatuzkoak igande arratsetan, izen berriak korruetan... Jon Maia «Riomundo», 2005 - 86. orr.
Erabat desitxuratu arte egurtu ondoren, eskuak eta hankak txikituta, bera eta gainerako atxilotuak olibondoetatik kanposanturaino eraman zituzten, paseoan, hormetara. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 103. orr.
Kartolan olibondo eder bat zekarren, berrogeita hamar urtetik gorako arbola lerdena. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 60. orr.
Errepidea zuzen zihoan, mahastien artetik eta olibondo zahar eta makurtuzko olibadiren bat edo bestetik zehar. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.
Olibondo zahar haiek, ehunka urtekoak, bihurrituak, tetanosak jotako gaixoak ematen zuten. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 233. orr.
Atzean gelditu dira muinoak, argi leunpean, beren baratze-mailekin, beren olibondo zartatu eta mahatsondoekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.
Olibondo bakan batzuk sail elkor batean, jenderik ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.
Lautadako olibondo mardula bezala, platanoa bezala luzatu naiz. Elizen arteko biblia Si 24,14
Olibondo hostotsu baten azpian. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 221. orr.
Olibondo basatiak dira, hiriaren apaingarri betidanik. Berria - Kirola 2004-08-10
Haietako asko aurretik zihoazkion, olibondo-adarrak eskuetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1093. orr.
Arratsean etorri zitzaion, olibondo-adartxo moztu berria mokoan zekarrela. - 0. orr.
Heraklesek ekarri zituen olibondo haziak, hiperboreen lurraldetatik. Berria - Kirola 2004-08-10
Sakelako linternak, botila-irekitzekoak, entsaladarako tresnak, olibondo zurean landuak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.
Zabalera horretan sutan ikaztutako olibondo-egurrak jarri beharko dira zeharka eta sarri-sarri. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 690. orr.
Eguna argitzean, goizeko argi zurbilean, mahats-soroak eta olibondo-ilarak hasi ziren ikusten. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 194. orr.
Gari zelaiak eta arto zein olibondo sailak desagertzearekin batera desagertu ziren haiek ere, alegia, erbiak eta galgoak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 46. orr.
Olibondo sailetan ibiltzen ginen txorien habia bila, eta mahatsondoetan ere bai. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 167. orr.
Jendeak olibondo eta beste zuhaitz-aldaska moztu-berriei eragiten die. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.
Ukuiluaren ondoan, ziklopearen ziri izugarri bat zegoen, olibondoz egina, heze-hezea. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 54. orr.
Pinu, hagin edo olibondoz eginiko lantza zen. Berria - Kirola 2004-08-10
Hori eginik, olibondozko enbor batean eseri ziren biak, Peneloperen atzetik zebiltzan ezkongaiak nola hil pentsatzeko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 96. orr.
Egurrezko hesolak sartuko dira lurrean, sutan gogortutako makalezkoak edo olibondozkoak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.
olibondo adarrak (3); olibondo adartxo (4)