Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
olibatze iz olibondoa.
Ekia zeruaren erdian jauntzen zenean, egarria pasatzen zuten eta olibatzeen maldara heltzean, itzalean jartzen ziren ahamen eta ur ttilikaz sosegatzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 239. orr.
Olibatzeak iruditzen zaizkizu ilunpean, enbor eta adar bihurrikoak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 109. orr.
Ez legoke ez laranja edo zitroinik, ez molde anitzeko fruitu eta barazkirik, ez lerroka ezarri olibatze eta mahastirik ere. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 72. orr.