Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
olibadi iz olibondoz landaturiko landa edo saila.
Toskanako mendialdeko herrixka guztiak bezala, antzinakoa da eta hilobi etrusko ugari ditu, eta, bi mila urte lehenagotik, nekazaritza, soro mailakatuak eta olibadi eta mahastiak izan ziren hangoen bizibide. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.
Lur-sailik, mahastirik eta olibadirik ederrenak kenduko dizkizue, bere zerbitzariei emateko. Elizen arteko biblia 1 Sm 8,14
Dena kiskali zen: bildutako garia eta artean ebaki gabe zegoena, eta are mahastiak eta olibadiak ere. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 36. orr.
Jaen aldean olibadiak lerro zuzen-zuzenetan antolatuta daude; ez duzu halakorik topatuko Marokon. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 107. orr.