Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eri zenbait lagunduak izan ziren block-etan beste batzuk atsoluzione laster batekin egon behar, eta zenbait aldiz oliadura lasterrago batekin. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.
Marburyk kontatzen du noble ingeles bati oliadura eman ondoren ohartu zirela olioa behar bezala sagaratu gabea zela eta besterik ez zegoela eskuratzerik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 211. orr.
Bitxia da gaixo honi gertatzen zaiona, larunbatean gaixoen oliadura jaso zuen eta lau egun geroago senda-agiria ematen diote. Berria - Mundua 2004-12-23
Kontutan hartzekoak dira baita ere aitortzaren eta oliadurako sakramentuaren aipamen garbiak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 17. orr.
Azken oliaduraren erritoa hiltzeko zorian den norbaiten gorputzeko alde batzuk Apezpiku batek sagaratutako olioz ukitzean datza. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 211. orr.
Hirugarren egunean azken oliadura eman zioten. Kofesatu nintzen, komuniatu ninduen, eta azken oliadura eman. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.