Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni ere ase arte olgatuko naiz egunen batez, zaude ziur. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 24. orr.
Hobe bidean aurkitzen diren neskatoak, gau baterako edo hilabeterako on, geroaz pentsatu gabe olgatzeko, emazteek aitzakia hori izaten baitute. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.
Olga zaitez, ez zara inoiz orain baino gazteago olgatuko. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 148. orr.
Hor egoten da pikaroa gure zain, gu sentimenduarekin itsutu eta barregarri geratu orduko gure kontura olgatzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 63. orr.
Egiguk pot, egiguk pot!, olgatzen ginen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 83. orr.
Hain dira laburrak gure atsegin-urte ezti horiek! horietaz gozatzeko zoria baldin badugu, oroimen politek kontsolatu eta olgatuko gaituzte zahartzaroan ere. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.
Bera egon izan balitz sakan hartan senarren aurka labankadaka ibili ordez, haragia olgatuko zukeen bestek olgatu zuketen bezainbeste eta bezain nasai. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 226. orr.
-Horrek olgatzen badu, ni ez nau askorik gogaitzen -pentsatzen du Axenariok. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 112. orr.