Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren olesari agur isil batez erantzun nion, eta orduan leihoan mutiko baten burua ikusi nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 362. orr.
Oles motel bat egin nion, eta gelatik alde egin nuen, hanka. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 42. orr.
Oles keinua egin nion; esku batekin boneta altxatuz eta bestearekin kriseilu astinduz erantzun zidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 185. orr.
-Zer dugu, Mattin? -oles egin nion, anaiarekin hitz egitera zetorrela uste izanik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 272. orr.
Zoaz, kapitaina, ene partetik oles egin daniar erregeari. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 166. orr.
Bizkaiko zabra taxuko ontzitxo baten ondoan igaro ginelarik, euskarazko berba batzuk aditu genituen eta, oles egin genien hangoei, zoroen modura deiadarka, eta itaundu, aldarriz hori ere, nongoak ziren. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 242. orr.
Artilleroen gorpuak uretara banan-banan jaurti eta danba!, kanoikada banaz egin zieten beren kideek gorpuei oles. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 191. orr.
· Han, kristalaren kontra galdurik begirada, kilimakurrei oles egin nien, sabelean jarriz arreta osoa, zure etorreraren zain. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 100. orr.