Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oleo 1 iz margolanetako olioa.
Gaurkoan berriro etortzekotan dira eta sarrerako atean oleoz 350 MANHATTAN AV. idatzi dut, letra larri eta gorriz, horixe baita helbidea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 108. orr.
2 olio margolana.
Albo batean Jose Ramon Amondarainen (Donostia, 1964) oleo ikusgarri bat du; eta bestean, Peralen beraren collage-ak, jolasak. Berria - Kultura 2004-03-26
Juan Mieg margolariak azken hiru urteetan eginiko oleoak aurkeztu ditu Montehermoson. Berria - Kultura 2004-02-26
Oleoak eta margoak. Berria - Kultura 2006-01-22
41 koadro, guztira, oleoak denak. Berria - Kultura 2004-02-26
Oleo txikiak taulan. Berria - Kultura 2006-03-12