Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Larunbatean, Olentzero Baionan eta Hiriburun. Herria 2004-12-16
Askotan joan izan naiz Olentzero ikustera; azkenekoz, abenduaren 24an. Olentzeroren zai, haurrak eta burasoak aratsaldeko 3 ak 30 etako Pannecau zubian bilduko dira. Berria - Euskal Herria 2006-05-10
Olentzero ikatzeko bordatik jaistea lortu zuten, parlamentarien artean opariak banatzera. Berria - Harian 2005-12-23
Olentzero, San Nikolas, Santa Klaus eta Errege Magoak jo eta ke aritu dira lanean, onak izan direnei opariak eta gaizto izan direnei odolkiak ordainetan emanez. Berria - Gaiak 2006-01-10
-Badakizu, umea nola jantzi genuen festetako karrozarako, kaikuarekin eta txapelarekin, olentzeroren ondoan joateko. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 200. orr.
Sikiera Olentzerok esku-argi bat ekarri balio. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 102. orr.
Gabonetan opari eta guzti datozen erregeak -edo Olentzero- gurasoak direla, esaterako, kalean ikasten dute ia haur guztiek. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 85. orr.
-Ez esan! oraindik sinisten duzu Olentzerorengan? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 39. orr.
Bigarren zatian berehala urtu zen Standard, deagertu egin zen, amore eman zuen ezinak jota, eta Athleticek Olentzeroz mozorrotutako taldearen opariak baliatu zituen. Berria - Kirola 2004-12-17
Ukrainan ez dagoela ez Olentzerorik ez Bizar Zuririk. Berria - Harian 2005-07-17
olentzero eguna (6); olentzero erakusketa (3); olentzero ibiliko da (3); olentzero ikazkina da (3)
olentzeroren bisita (3); olentzeroren desfilea (3)