Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta jendea ezagutu ahala, jendearen historiak entzun eta haiei buruz oldoztu ahala, aldatu zitzaion bere erlijio bietako dogmei buruz zuen ikuspegia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.
Zeren berehala hasi baitzen, xakeko jokalaria bailitzan, hurrengo mugimenduaren nondik norakoak oldozten. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 54. orr.
Zer dauka, ba, mutil honek?", oldoztu zuen Alaznek. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 76. orr.
Ongi oldoztu ezazu hau: nahiz eta zuk ezaupide guztiak eduki, zuretzat egiazko bizitzarenak diren ezaupideak, maitasunaren testigantza hau sentitzen ez baduzu, galdu zara. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 123. orr.
Seigarrena: oldoztu nola hau guztia jasaten duen nere bekatuengatik, etab.; eta zer egin eta jasan behar dudan nik hargatik. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 121. orr.
Hainbat kale bihurritan ibili nintzen atzera-aurrera, zeregin jakinik gabe eta azken orduetan gertatutakoak oldozteari guztiz emanda. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 313. orr.
Beste histrioi batzuek oldoztu zutenaren arabera, beraren posibilitateen kopurua ahitzen zen unean amaituko zen mundua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.
Dibertsitatearen batasuna oldoztu behar da, baita batasunaren dibertsitatea ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.