Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oldozpen iz gogoeta.

Ortega-k ezagutzen zituen Spengler-en oldozpenak etxeari buruz, eta haren baieztapen dogmatikoa, kultur morfologiazkoa: "etxea da, egon dagoen arrazaren espresiorik garbiena".  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 178. orr.

Ezin isilean gorde Txitxikovek tankera horretako gogoetak zerabiltzala buruan gau-jaira bildurikoak aztertzen zituen bitartean eta, oldozpen horien ondorioz, lodiekin bat egitea erabaki zuela azkenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

Hala ere, oldozpen horiek legearen zorroztasuna errukiz epeltzeko zorian daudelarik, beste neska batzuen irudi tamalgarria datorkigu, nahitaez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.

Errendituta nengoen eta lo premian: nekeagatik, egun osoko emozioen eraginez, edan eta erretako guztiagatik, etorkizunari buruzko oldozpen ilunak nerabiltzala buruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 191. orr.

Gogoetatsu eta egoera bitxi hari buruzko oldozpen lausoetan murgildurik tea edaten ari zela, gelako atea ireki, eta Nozdriov agertu zen ustekabean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 309. orr.

Gainerako denbora isilik eta oldozpenetan ematen du.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 156. orr.

Garrantzi handiagoko solas eta oldozpenen mende baitzegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 464. orr.

-Zer moduz ikasketak? -errepikatzen dio Enrikek galdera, bere oldozpenetatik irtenda.     «Kuskue tanden», 2004 - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus