Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

olde 1 iz oldarra; andana.

Barruko olde batek eraginda mahaian zehar luzatzen du besoa, gizonaren eskua estutzen saiatzen da, baina eskuaren atzealdea ukitzea baino ez du lortzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 220. orr.

Hain nagusitasun agerikoaz baliatuta, dudarik ez da niri zegokidala gure olde berotiak hoztera saiatzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

Irudi guztietan irribarrez, are barrezka ere batzuetan, begiak pizturik alaitasunezko eta limurtasunezko olde hantu batez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.

Ur masak mingostasuna iragazten du, itzultzen da, erreken bururantz jotzen du denak eta handik lurrean zehar olde gozoan isurtzen da eta uhinak lehenago ere euren oin gardenez ireki zuten bidetik jaisten dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 323. orr.

Minbiziak zurgatu senarra eta erokeriak desorekatu semea biak artatzen zituen, olde bakarraz, sekula auhen edo zinkurinik entzunarazi gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 124. orr.

Oldez maite den guztiak hil egiten zaitu azkenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 358. orr.

Eta ohartzen naiz idazketak, lehen oldean bederen, gisa batez nahi duena nahi duenean egiten duela, berdin pentsamendua aintzinatuz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 28. orr.

Halako batean, hasierako plazer oldea apaldu zenean, pentsatzen hasi zen apur bat, eta zalantza eta nahastea ikusi nituen haren begi marroietan sartzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 112. orr.

Amur eta Jakutsk probintzietan barreiaturik zeuden tropa urriak ez ziren tatariarren oldeei eusteko gauza izango.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 416. orr.

Hemen gaindi, lehenago iraganak zirela kartagotarrak eta erromatarrak, godoak, frankoak eta mairuak, ingelesak eta espainolak, frantsesak eta, azkenik, alemanak, baina olde arrotz guztien artetik gure arbasoak beti gelditu zirela euskaldun.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 105. orr.

Elikagaien olde berria.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.

Apurka-apurka etorri balira ebazpenak, eta ez olde bakar batez, orobat izango ziren, zalantzarik gabe, zedarri funtsezkoak biologiaren eta medikuntzaren historian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 182. orr.

1980 eta 1990eko hamarraldien ezaugarrietako bat, izan ere, komunikazioen kostuen murrizte masiboa da, eta desauratzeen eta pribatizazioen olde handia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Han datozkit irakasle guztiak oldean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 77. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Halako amorru olde bat igo zitzaion garunera doktoreari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.

Bizitzaren zentzu jentil, dionisiakoari alegia, natur olde eta jaiera suhar edonoiz libreekin, instintoen berenezko jaialdi argitsuari biziartean, gezurrezko moral baten aginduen zamapean gizakia astotu eta makurtu gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 245. orr.

Berriro gogoa pizteko bezala, alaitasun olde bitxi bat jabetu zen berriro neskez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 207. orr.

Abendu hasierako bero olde hura ez zen batere normala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 39. orr.

Ez da konfidentzia olde bat izan, edonola ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 151. orr.

Indarkeria olde horretan, gutxienez 45 lagun hil ziren tartean lau ekintzaile eta beste 100 zauritu.  Berria - Harian   2005-04-30

Jende-oldeen legea zen: etorri-berriek, azkenek, beren miseria eta deserritasunaren indar ukiezinarekin bultza egiten zieten aurreko migraziokoei.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.

Jerusalengo giza oldeen Kaldearako desterruan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

Zomorro olde baten antzera zeharkatu dute ibaia.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 107. orr.

Miserable-olde bat inoiz ez da solidarioa izango.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

Ez da oraindik gauzatu 1950eko eta 1960ko hamarkadetan Espainiako hiri batzuetara bideratuko den inmigrazio-oldea, baina lehenengo etorkinak hasi dira iristen industria pixkanaka garatzen ari den hirietara.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 71. orr.

Aurkikuntza horiek [...] hornitze-lan handiak, migrazio-olde berriak eta lehen industrializazio-saioak bultzatuko zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Gauaren erdian zakurren zaunka-olde batek iratzartzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 89. orr.

3 nahia, gogoa.

Beraz, onar ezazu atseginez eta zeure oldez Zeure burua Jainkoari uzten gauza guztietan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

Bere jaiotzaren meneko baita noski printzea: ez dezake, pertsona ezdeusek ohi dutenez, bere oldez joka.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 46. orr.

4 jende olde ik jende 15.
5 oldez edo moldez aldez edo moldez.

Hortako egiten ditu behar diren guziak, oldez edo moldez.  Herria   2005-10-06

Denak ere eta besterik Lafittek egin zituen, ez haizeak eta gizonen bulkadak oro alde ikustearekin [...] baina beti kasik haize kontra, eta berak sortuz haize berriak, oldez edo moldez.  Herria   2001-03-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus