Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oldartu, oldar(tu), oldartzen 1 da ad oldarrean abiatu; oldarrean eraso. (pertsonak)

Arranoaren antzera oldartzen da etsaia, hegoak zabalduz Moaben gainera.  Elizen arteko biblia   Jr 48,40

Simon, orduan, bere gudarostea atera eta etsaien kontra oldartu zen.  Elizen arteko biblia   1 M 10,82

Hari segika, trena hartzera korrika zihoazen ezin konta ahala alprojaren kontra oldartu nintzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.

Pinturaren kontra oldartu zen, txakur lana zela esan zuen, zin egin zuen ez zuela pintzelik ukituko bere denbora guztian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 123. orr.

Siberiarantz oldartu da, kirgizen estepetarantz, eta han saiatu da, eta ez arrakastarik gabe, herri nomadak altxatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 43. orr.

Berehala, niregana oldartu zen, eta zartako bat eman zion bandexari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.

Deabruak, esaneko, bueltatu eta buruzagiarenganantz oldartu ziren ahotik garrak jaurtikiz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 49. orr.

Biengana oldartu zen, furfuriatsu, eta, zaldien antzera, ahoa bete bits.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

Ezpata jirabiratuz, demonioen artera oldartu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 178. orr.

Laster oldartu zen Ruche jauna bederatzigarren solairura eraman zuen igogailura.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

Telefonoak jo, eta hura hartzera oldartu zen Perrette.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 440. orr.

Bata bestearen besoetara oldartzen da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 142. orr.

Une hartan bertan, hamabi bat zaldizkok bidera oldartu eta kibitka inguratu dute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 365. orr.

Harryk Roni atzetik heldu zion jantzitik, Malfoyren gainera oldartu ez zedin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 228. orr.

Kontrako norabidean oldartu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Amak deitu eta arrapaladan oldartu zen aita telebista gainera.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 222. orr.

Errebeldiaz oldartu edo ez, berdintsu da, Baroja bera eta bere pertsonaiak aurretiaz daude porrot egitera kondenatuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.

"Propio egin al duk!", oldartu zen orduan ereinotz adarra lurrera bota eta ukabila eskainiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

2 (pertsonak, zaio adizkiekin)

Itsumustuan oldartu zitzaion Max.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete-betean; joan zitzaizkion ondoren arkulariak eta larriki zauritu zuten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 31,3

Biharamunean, eguna argitu aitzin, 3 000 espainol soldado oldartzen zauzkigu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 95. orr.

Desesperoak ematen duen deliberamenduarekin oldartu omen zitzaidan emakumea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.

Itsasoa bezala oldartu zaizkio etsaiak.  Elizen arteko biblia   Jr 51,42

-Bestenaz, zer? -oldartu zitzaion eiherazaina.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.

-Zer diozu? -oldartu zaio Luis aurrena, eta hurrena Adela, Esther, Xavier...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 278. orr.

Gainera oldartu nintzaion, bi besoez heltzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 104. orr.

Bost minutu ere ez ziren pasako gasaren errebisioa egitera etorri zen mutila gainera oldartu zitzaidanean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 26. orr.

Haserre nendin nahi zuten haiek, irainka oldar nintzaien, ostiaka eta mahai-kolpe bortizka.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 124. orr.

Sirakusari oldartu zitzaioan Martzelo: itsasotik eta lehorretik, batera, egin beharra zegoan erasoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 472. orr.

Lehorraldian dagoenak gogoan eduki beza Jainkoak bere izatezko indar hutsetan utzi nahi izan duela, etsaien astinaldiei eta tentaldiei oldar dakien.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 187. orr.

Jo eta oldar hakio herriren bati!  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.

· Azkenean, agintariei oldartu, eta Holofernesen aurrean errenditzeko eskatu zieten, hobe zela hori egarriak hiltzea baino.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 148. orr.

Frantziako erregeren onespenaz armada Lapurdi aldean metatu nahi zuen lehenik eta handik Hondarribiari oldartu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

-Heretikoak guri oldartu?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

• 3 (du aditz gisa)

Gabeziak ez nau oldartzen dagoeneko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 122. orr.

4 (animaliak)

Batzuetan, ordea, animalia ere oldartu egiten da, eta bezatu duena hiltzen du...  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 332. orr.

Lehoieme amorratuek gorputza betean noranahi saltatzen zuten, aurre egiten zietenen aurpegira oldartzen ziren edo ezustean atzetik harrapatzen zituzten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.

Zaldiak, brau, zutitu eta jendetzarengana oldartu ziren. Zakurrak lehenengo heldu, eta zaunka oldartu ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Chinook izokina da beste izokinei oldartzen zaien bakarra.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 123. orr.

5 (bestelakoak)

Ekaitza bezala lehertu da Jaunaren haserrea, haize-erauntsia bezala oldartzen da, zurrunbiloka dabil errudunen buru gainean.  Elizen arteko biblia   Jr 30,23

Ekaitzaren erauntsia ondoan oldartzen zaizunean. Itsasoa ere oldartu eta bertan lehertzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.

Honela ibaia, euriteek uhertua, dikeen kontra indar izugarriz oldartzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Etxolaren barnetik garrasi sakona oldartu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.

Atea irekitzean, eguzki-argia oldartu zitzaion Jimmyren aurpegiari, halako kilima batzuk eragiten zizkiola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.

Loa oldartu zaizue eta gainera abaildu eguneko akidura.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 15. orr.

Neskak ez zuen ulertzen zergatik euskarazko ehortz-elizkizunetan, tristezia larriaren aztaparretan behera amiltzeko ordez, abesteko gutizia oldartzen zen herritarren bihotzetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.

Uholde bortitz baten antzera, nire atxiloketaren oroitzapenak oldartu zitzaizkidan, irudi segida izugarri batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.

Saltzaile andreen asmamena aske oldartzen zen, gertaerarik lazgarrienak amesten zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 335. orr.

Euskal batasuna oldartu egin zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 92. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Filmatzen ari zela, kameraren puntak nortasun sakonarekiko irekitzen zion lezeaz hormatua, Graxi oroitu zen Arbideko ezagun baten administrazioarekiko ohar oldartuaz: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 316. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus