Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oldarkoi (orobat oldarroi g.er.) 1 izond oldarkorra.
Garai hartan asko jaikiko dira hegoaldeko erregearen aurka; haien artean zure herriko gizon oldarkoi batzuk ere bai. Elizen arteko biblia Dn 11,14
Bat gogorra zen, irmoa, oldarkoia, zainart, indartsua, izutzen ez zena, beti borrokarako prest. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 121. orr.
Uholdea bezain oldarkoi, aitaren ezkon-gelara sartu zara, zeure aitaren ohea lohituz. Elizen arteko biblia Has 49,4
2 (adizlagun gisa)
Gauez ibiltzen naizenean [...] gasnategiko argiak ortzaizean jaukitzen zaizkit, oldarroi, menperatzaile, beldurgarri. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 49. orr.