Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oldarkeria iz oldarrean aritzeko joera gaitzesgarria.
Zakurrek, pertsonek bezala, jarduera makurrak izan litzakete: beldurra, gorrotoa, oldarkeria, ero-boladak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 82. orr.
Gehiengoak larderia eta eta oldarkeria du, gutxiengoak diskrezioa. Berria - Mundua 2004-02-01
Lehen urteak ez ziren errazak izan, hango gizartean erroturiko arrazismoaren oldarkeria zela medio. Berria - Kultura 2006-02-02
Haren oldarkeria ozpinari aurre egiteko moldea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 208. orr.
Saiatzen ari da konturatzen zergatik, lehen hitzetatik, ezin izan zion oldarkeriari eutsi. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 120. orr.