Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berrikitan, Parisko jendeak Bastilla oldarka hartu eta hango presoak askatu ditu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.
Baina odolaren deia entzuten zuen, oihuka eta oldarka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 198. orr.
Boxeoa: bi gizon txiki, txikiaren txikiz epaileari bularreraino baino heltzen ez zaizkionak, elkarri inguruka, oldarka, erasoka ari dira. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 102. orr.
Bakar-bakarrik nengoen, baina hirirantz oldarka doan jende aldra baten gisa nindoan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.
Gehiago erranen nion, urtetan erran gogo nizkion guztiak etorri baitzitzaizkidan oldarka gogora. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 290. orr.
Eta zera gehitu zuen oldarka: [...]. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 284. orr.
Barnean zintudan, ni, berriz, kanpotik nenbilen zure bila; eta ni, itxuragabe hau, zuk egindako edertasunetan oldarka sartzen nintzen zure bila. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.
Buru barneko mamurik beltzenak oldarka, negar-megar isil batean egin nuen puska luzea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.
Zutaz ari naizela dirudi, hala jokatu izan baituzu beti, hitz-oldarka. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 296. orr.