Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
olaxta iz olatutxoa.
Eguzkiak jotako olaxten islak urrezko ezkatak marrazten ditu ontzien kasko ilunean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.
Lainotua zegoen eta olaxta sarrien gainean islatzen hasia zen Platako farolaren palada luzea. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 126. orr.
Txikitako imajina bat datorkit burura, urte askoan gogoratu ez dudana, nire ohea ozeanoaren erdian dago, olaxtak oso ttipiak dira, ohea emeki kulunkatzen da uraren gainean txalupa bat izango balitz bezala, ur amniotikoaren gogorapena beharbada. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.