Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hondartzara jaitsiko ote ginen geunden, olatuak ikusteko. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 114. orr.
Han behean olatuak hausten ikusten zirela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 348. orr.
Olatua haustean ur-zipriztinak barreiatzen diren bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.
Luzeak dira azken hondartzan lehertzen diren olatuak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 290. orr.
Kantauri itsasoan, orduko 130 km.-ko haize bilaua nagusitu zen, eta 14 metroko olatuak altxarazi zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.
Baretu zen azkenik ekaitza, lasaitu ziren olatuak, eta belak berriro zabalduz aurrera jo zuten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.
Goxoa da, leuna, itsasoko olatuak bezala lerratzen da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 245. orr.
Olatuak sentitzen dira harkaitzen kontra jotzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 149. orr.
Ez zenuke bost minuturik ere egingo hemen, olatu batek jo eta berarekin eramango zintuzke-eta. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 137. orr.
Han behean olatuek arrokei harrokeriaz eta egoskortasunez erasotzen dieten artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 261. orr.
Eta uretan zegoen bitartean gozatu egiten zuen eta olatuak hartzen zituen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 158. orr.
Gogor eusten zion enborrari, olatuaren atzerakoak ez zezan berriro ere itsasora itzuli. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.
Patrizio, lema zuzenduz, hurrengo olatuaren zain geratzen zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.
Gau hartan olatuak harro zebiltzan itsas pasabide honetan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.
Biharamunean, hondartzara joan nintzen autoz: oskarbi eta bero, eguerdia eta olatuak bare. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.
Olatu bat zetorrelarik, saihetsetik hartzen zuen, eta itsasontzia gora olatu bizkarreraino joaten zen eta gero berriro erortzen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.
Itsasoaren ertzean eserita egon ginen, olatuen joan-etorrien errainuei begira. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 198. orr.
Ez zegoen ordea olatuen joan-etorri ohikorik batere, aitzitik, itsasoak astinaldi labur, laster, haserreak jotzen zituen, norabide guztietan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.
Berriro ere isiltasuna, olatuen hots urruna eta haizearen laztan leuna ostatuaren terrazan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 68. orr.
Ohartu gabe, itsasoaren erdian gaude olatu harrotuen erdian. Berria - Gaiak 2006-02-21
Harik eta hurrengo instantean bertan gelditu eta izozten zen arte olatu harroen belztasun arantzadunagatik. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 26. orr.
Aurrekoak baino olatu indartsuago batek jo zuen dikearen kontra. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.
Zure uhin eta olatu oldartsuak gainetik igaro zaizkit. Elizen arteko biblia Sal 42,8
Egunaren argia moteltzen joan ahala distira gehixeagoz zilarreztatu zituen olatu zakarrak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.
Lehengoan Labarpeko olatu apartsuak blaitu ninduenean bezalatsu. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 52. orr.
Hala itsasoa, haize bortitzek bere lautadei eragiten dietenean, marmol distiratsuzko olatu zuri bihurtzen da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 139. orr.
Joniar itsasoko olatu urdinak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.
Idoiaren isiltasun tristeak olatu leunen doinua zuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 199. orr.
Orroa dagi itsasoak, olatu handiak harrotuz. Elizen arteko biblia Hab 3,10
Batbatean olatu handi batek zipriztinduko zaitu eta zartakoa sentituko duzu aurpegian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 203. orr.
Olatu gaitzen ilarak ez zuen etenik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 28. orr.
Olatu eskerga bat lehertzen hasia ikusi dut aurrealdean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 151. orr.
Portu sarreran olatu itsuak barraren kontra lehertzen zirela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 405. orr.
Kostaldea ozta-ozta suma zitekeen, tarteka, olatu mehatxatzaileez haruntzago. Txillardegi «Putzu», 1999 - 319. orr.
Itsasoko olatu haserreak dira, beren lotsarien aparra botatzen dutenak. Elizen arteko biblia Ju 1,13
Olatu goibel berberak lehertzen ikustea asterik aste. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 12. orr.
Olato jostakinak. Herria 2005-06-30
Lantxurdaz eta olatu-bitsez blai zegoen, baina ez zuen hotzik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.
Olatu-kolpeen edo itsaso zabalaren indarrarengatik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.
Olatu-erasoren batek lemari eragitera behartzen zuenean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.
Telebistan ikusiak ditut surflariak olatu ganga baten azpian segundo amaiezinak pasatzen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 227. orr.
Olatu hotsa zabaldu zen eskailerak igotzen zituzten bitartean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 148. orr.
Itsaso haserrearen olatu-burrunba dirudite haren oihu larriek. Elizen arteko biblia Jr 51,55
Olatu sailak, lauzpabost lerrotan jarraian leherturik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 28. orr.
Munstrotzar ikaragarri baten lerdea zirudien olatu-tontorretako bitsak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.
Goserik daudenean, itsas hondotik irteten zaie kantua; pozik daudenean, berriz, olatu gain apartsuetatik... Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.
Andreasek olatu-mazelen kontra zuzentzen zuen branka belaontzia zeruarekin ia bertikal jartzeraino. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.
Kaio-saldo goseti baten kurrixkak: halakoxea zen hotsen anabasa hura, tai gabe errepikatzen den olatu-korda etengabearen apar gainean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.
Zuk baretzen duzu itsas olatuen burrunba. Elizen arteko biblia Sal 65,8
Horixe ba, lagunok: olatu bat egin genuela, olatu erraldoi batean jaso zela stadium osoa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 167. orr.
Ordu laurden baten buruan, olatuarena eginez, sumsum corda alai oihartzuntsua besterik ez zen entzun patio gotikoaren airean. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 124. orr.
Orgasmoa olatu bero eta zukutsuetan ari zitzaidan etortzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 78. orr.
Saiatu zen ihesa eragozten zion olatu hartatik irteten; Cossonnerie kalean zehar ahalegindu zen, Berger kalera jo zuen, Innocents plazara, Ferronnerie kalera, Halles kalera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.
Balio merkatuen suspertzearen olatua hartzeko. Berria - Ekonomia 2004-05-21
Oraingoz, ezkerreko alderdi berrirako ekimena sinpatiazko olatu baten gainean ari da igerian. Berria - Mundua 2004-08-14
Egun-argizko olatu bat sartu zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.
Baina sentimendu garbi haien ondoan [...] beste zerbait azaleratzen zen, Wagnerren musikaren olatu asaldatuen artean: kemena, indarra... indarkeria beharbada. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 17. orr.
Une berean, memoriaren olatuak bultzaturik, gutun beltz haren barnean agertutakoa txerritegian imajinatu zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 266. orr.
Atetik sartu bezain laster, nahigabezko olatu batek blaitu zuen Paul, negargura sentitzeraino. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 28. orr.
Sabeletik gora, beldurrezko olatu erraldoi batek nire pentsamendu guztiak suntsitzeko mehatxua egiten zuen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 82. orr.
Aire-olatu mugikorra izaten da haizea, eta ezin izaten da nondik nora joko duen asmatu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 750. orr.
Zuk ere gustura egingo zenuke txorien moduan hegan, haize olatu bat harrapatu eta harekin irristatzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 203. orr.
1945eko abuztuaren 6an, Enola Gay hegazkinak Little Boy izeneko 400 metroko su-olatu bat askatu zuen Hiroshimako arimen gainean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 18. orr.
Berehala sentitu ditut esperma-olatuak latexezko moilen kontra alferrik hausten. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 44. orr.
Itsasgoran bezalako jende-olatu bareak mugitzen ziren. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 127. orr.
Beste giza olatu baten hasiera zen Harlemerako, agian. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 189. orr.
Apeztu berri eta omonier nintzela, istudiant gazteek tiratua ninduten karrikako gazte-olatura. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 46. orr.
Puritanismo olatu bat nagusitzen da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.
Baina nazka olatu bat sentitu dut, nigan hazten ari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 348. orr.
Hipotesiak gaitzespen olatu bat jaso zuen adituen aldetik. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 112. orr.
Koldar negarti guztien kontrako protesta-olatu baten erdian, San Govorren Putzurantz joan zen korrika. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 276. orr.
Berriro ere, gupida olatu bat sentitu nuen nigan, hazkor. Txillardegi «Putzu», 1999 - 181. orr.
Espero ez nuen tristura olatu batek harrapatu nau goitik behera. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 52. orr.
Keinu xume hark oroitzapen olatu gazi-gozo bat ekarri zidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 182. orr.
Gizakien golkoetan iraulka diharduten kezka-olatu tristeak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 395. orr.
Nik plazer olatuak sentitzen nituen, oihu eragiten zidatenak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 15. orr.
Mirespen olatu batek hartu ninduen jokalari alemanaren estrategiaz jabetzean. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 21. orr.
Ezin gorroto olatu hura gaindi. Txillardegi «Putzu», 1999 - 237. orr.
giza olatu (3); itsasoko olatu (4)
olatu artean (12); olatu batek jo (3); olatu baten zai (4); olatu berri (5); olatu berria (4); olatu erraldoi (8); olatu erraldoiak (6); olatu handi (5); olatu handia (3); olatu handiak (10); olatu handiak zeudela (3); olatu handien (3); olatu hotsa (3); olatu zakarren (3)
olatua egin (3)
memoriaren olatuak (3); metroko olatuak (3); olatuak ikustera (3)
itsasoko olatuen (4); olatuen artean (8); olatuen gainean (7); olatuen kontaduria egiten (3); olatuen menpe (5); olatuen zarata (3)