Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

olagarro 1 iz burua arrautza itxurakoa, begi irtenak eta zortzi garro dituzten eta jateko onak diren zefalopodo mota batzuei ematen zaien izena (Octopus vulgaris etab.).

Poliki-poliki atera da olagarroa arrokaren azpitik, garroak baldarki luzatuz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.

Hala ere, oldartu zitzaion Nemo kapitaina olagarroari, eta, aizkorakada batez, beste beso bat ebaki zion.  Elizen arteko biblia   1 Kro 18,3

Bai baitzirudien olagarroek ura zikindu eta beren ehizakiak lo arazteko erabiltzen duten isurkari lodi horietakoren bat jaurtitzen zizula.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.

Olagarroa haitzari bezala lotu zitzaion Fructuoso, harik eta Amanciok dantza-lagun aldaketa eskatu zuen arte.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.

Bere garro luzeekin harrapatu du olagarro erraldoietako batek marinel dohakabea, gupidagabeki astintzen du airean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 207. orr.

Haiek ez bezala, berak bai, berak olagarro galanta begiz jota zeukan, eta gainera bazekien non aurkitu; ez zuen, ordea, ez amurik ezta amuzkirik ere harrapatu ahal izateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 260. orr.

Badakizu nola akabatzen diren olagarroak, Isabelle?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

2 (jaki gisa)

Igandero-igandero joaten ziren Monumentalera bermut bat egin eta olagarro txikiak jatera.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 206. orr.

Gero ribeiroa banatzen dugu, eta olagarroa eskaintzen dugu, galegoek bakarrik prestatzen dakiten dastamenari gozo-mina eta hortzari sendo-bera zaion olagarro bikain hori.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.

Olagarro puska irineztatu eta frijitu goxo-goxoak, Tokion bakarrik ematen dituztenak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.

-Spagettiak, olagarroa eta entsalada -jarraitu du deseroso, baina irribarretsu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 193. orr.

Taloa, sagardoa, olagarroa, ribeiroa, pantumaca eta cava dastatzeko aukera izango da.  Berria - Kultura   2004-09-15

3 irud/hed

Orduan igerian jartzen zituen olagarroak, eta mila modutan artikulatutako esku bikain luze haiek hipnotizatu egiten ninduten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 98. orr.

Fructuoso atzera olagarro-jokoan hasita zegoen Jetrurekin, Amanciori txanda kenduta zakar.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olagarro erraldoi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus