Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Naziek Varsovia okupatu zuten garaian. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 233. orr.
Italia iparralde osoa alemaniarrek okupatu dute. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.
Irak inbaditzeak eta okupatzeak handitu du eraso terroristen arriskua. Berria - Mundua 2006-03-01
Inguruko mendiak oro okupatu ditiztek: Mendizorrotz, Arratzain, Buruntza, Santiago-mendi. Txillardegi «Putzu», 1999 - 273. orr.
Batetik, Brandeburgoko atea okupatu genuen, eta, bestetik, Alexander Platz telekomunikazio dorrera igo ginen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 66. orr.
Okupatutako sailean ordena publikoa mantentzea. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 32. orr.
Gaur arratsaldean Txuspo Poyo delako batekin geratu naiz: erdi okupatutako fabrika batean espazioak alokatzen omen ditu Brooklynen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.
Txikiarekin gertatu zen bezala, guardia zibilek erabat okupatu zuten herria Txatoren hileta-egunean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 127. orr.
Errazionamendua, grebak eta kaleak militarki okupatuak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.
Baina, bizitoki eta kale, errepide eta ola, laborantza eta larre, terreno gehiena gizakiak okupatu dio lurrari. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.
35 gaztek Bilboko udaletxea okupatu dute, Santutxuko Sorgintxuloren alde. Berria - Euskal Herria 2004-10-14
Mauleko lizeoko gurasoek eskola okupatu dute ahalbideen murrizketa salatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-12-07
Elkartearen ustez, lur horiek ezin dira okupatu etxebizitzak egiteko. Berria - Euskal Herria 2006-04-23
Bi bezero haizatu zituen okupatzen zuten mahaitik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 257. orr.
Ordea, komunak ere okupatuta zeuden: begiak itxita, zigarroa ezpainetan, lau plazak lau jubilatuk hartuta zeuzkaten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 308. orr.
Gizonezkoena okupatuta zegoela, eta emakumezkoen komunean sartu nintzen aurreko batean. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 51. orr.
Atrakaleku hoberenak okupatuta daude. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.
Martxoaren lehena: 20 unibertsitate greban, 13 okupatuak. Berria - Ekonomia 2006-03-08
Ping-pong saiorik ezin, mahai biak okupatuta baitzeuden. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.
Haitza ez zen euren ohe zabala baino handiagoa, baina bazekiten zelan okupatu ahalik eta lekurik gutxiena. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 118. orr.
Emakume horrek normalean ohe horretan egiten du lo eta zuk okupatu egin duzu, bere semearekin batera, seme kutunarekin batera. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 94. orr.
Apartamendu horiek oro okupatuak direa gaur egun? Herria 2002-10-17
Idazle izanik, okupa dezakezu espazio garrantzitsu bat, nola ez, baina ez dut nahi arrisku hori hartu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 372. orr.
Eta bost urtez, moduz eta enpresarako probetxuz okupatu zuen aulki hura. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 38. orr.
Orain ez dira juduak kontua, Holanda guztia da, Holanda eta Europa okupatu guztia. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.
Bera hasi baitzen lurralde okupatuetan maisons de la culture française zabaltzen, propaganda eta espioitza egiteko. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 141. orr.
Gaza eta Zisjordania lurralde okupatuetan. Berria - Mundua 2004-07-13
Armendaritzek markatzen zuen gune okupatuaren eta askearen arteko muga. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 40. orr.
Bordele hiri okupatua zen, eta jendeak izua gordeta eraman beharrean, izuak zeraman jendea, ez gordeta, agerian baizik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.
Italia herri okupatua zen, Polonia bezala, Jugoslavia bezala, Norvegia bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.
Euskotreneko geltoki zaharra okupatu dute Zazpikaleetan. Berria - Euskal Herria 2004-11-21
Herenegun Baiona Ttipiko bizileku huts bat okupatu zuten eta norbaitek bertan jarraituko du bizitzen, okupatzaile bezala. Berria - Euskal Herria 2004-03-07
Gazte Asanbleak gaztetxe berria okupatu du. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Okupatu zutenetik, gaztetxeak gorabehera franko izan ditu hamar urtean, era guztietako gazteak pasatu baitira bertatik. Berria - Euskal Herria 2004-08-18
Gazteok kudeatutako tokia behar dugu, eta horregatik okupatu dugu etxe hau; ateak zabalik egonen dira etorri nahi duen jende guztiarentzat. Berria - Euskal Herria 2004-09-12
Mendillorrin okupatutako etxea foralek hustu dute. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Zigor Kodea alda dezala eskatu dio IUk Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuari, eta ekitaldiak antolatzen eta auzokideen oniritzia duten eraikin okupatuen auziak «elkarrizketaren bidez» konpontzeko ahalegina eskatu du. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Azken hamar urteotan hutsik egon den etxe okupatuarekin zer egiteko xedea duen galdetu dio ABk Baionako Herriko Etxeari. Berria - Euskal Herria 2004-11-03
Hiru urtez ibili ziren etxe okupatuz etxe okupatu, hemen hilabete bat, hor aste pare bat. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 100. orr.
Domaia beti okupatua dela beste norbaitekin. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 83. orr.
Horretaz okupatuko naiz! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 183. orr.
Emaztea okupatuko zen haren uzteaz toki seguruan, lan eta arrisku gutiago beretzat. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 70. orr.
Haragia okupatua baita doloreari ihardokitzen eta berdin honetaz beraz gozatzen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 58. orr.
-Okupatuta baldin bazagoz, beranduago etorriko naiz. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 165. orr.
Lehen ere, umetan etortzen nintzenean, egun osoa izaten genuen okupatuta: orain igerilekua, orain bazkaria, orain jolasa... Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 119. orr.
Ahuldade batetik sortu zaigu denbora okupatuarekiko morrontza hau: geure buruarekin bakarrik, lasai, bakean eta isiltasunean egoten ez jakitetik. Pako Aristi «Note book», 2005 - 91. orr.
Limosna bila joaten eta morroi-lanetan okupatzen zenean, etsenplu ona emanez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 607. orr.
Presa handiko afera batzuk eduki naute okupaturik -moztu zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 118. orr.
Zeren lanak beti okupatzen du gizona. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 62. orr.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako populazio okupatua aintzat hartuta, langileen %27 dira enpleguko BGAE bateko bezeroa. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 206. orr.
Urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero, %0,69 gehiago ziren Hego Euskal Herriko okupatuak. Berria - Ekonomia 2004-07-24
eraikin bat okupatu (4); eskola okupatu (7); eskolak okupatu (7); eskolak okupatu zituzten (3); etxe bat okupatu (5); etxe okupatu (7); etxe okupatu batean (3); etxea okupatu (6); frantzia okupatu (4); gaztetxea okupatu (3); herrialdea okupatu (9)
inbaditu eta okupatu (3); iparraldea okupatu (4); irak okupatu (3); lantegi bat okupatu (5); lurralde okupatu (3); lurraldea okupatu (3); mendebaldeko sahara okupatu (4)
okupatu gabeko (3); sahara okupatu (5)
herrialde okupatuan (3); irak okupatuan (3)
marokok okupatutako (4); okupatutako etxea (3); okupatutako lurralde (5); okupatutako lurraldeetan (7); okupatutako lurretan (5)
irak okupatzea (3)
okupatzeko asmoa (3)
herrialdea okupatzen (8); hiria okupatzen (3); iparraldea okupatzen (5); irak okupatzen (41); irak okupatzen duen (30); lurrak okupatzen (3); okupatzen duen koalizio (27); okupatzen dute (8); okupatzen duten (17); okupatzen duten soldadu (3); okupatzen eta (5); okupatzen zuen (6); okupatzen zuten (5); sahara okupatzen (3)