Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atenasen marmolezko dorre oktogonal bat eraiki baitzuen, eta oktogonoaren alde bakoitzean haizeen irudiak jarri baitzituen bakoitzak nondik jotzen zuen markatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 770. orr.
Erdiko marmolgune oktogonalean etzanda zegoen, ahoz gora. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 49. orr.
Ile-xerlo horailak ageri zitzaizkion bere kapelu oktogonalaren azpitik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.
Behean, dorre karratu bat, hirurogeita hamar metro garai, bloke itzelez egina; haren gainean, bigarren dorrea, oktogonala, aurrekoa baino ia bi bider txikiagoa; eta haren gainean, berriz, hirugarrena, askoz ere finagoa, zilindrikoa, hamar metro garai. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.