Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kolore gorri, okre, marroiak ziren nagusi. «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.
Berez sortuta ateratzen direnak azalduko ditugu lehenengo, hala nola lur horia edo okrea, grekoek ochra deitzen dutena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.
Ziklisten tropela, goi-goitik, muino bat igotzen, eta ezkerrean arbolak, berdeak eta okreak, eta eskuman hilerri bat, berdea eta okrea. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 134. orr.
Makalak bai, egon zitezkeen Gaztelan -makal bertikalak horizontal okre eta idorraren erdian-, baina beste berderik ez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 143. orr.
Zapata kaxa baten hondoan, beste hainbaten artean aurkitutako argazki okre hau adibidez. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.
Kioskoetan sekula salduko ez diren postal okreak sakabanatzen dira. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 138. orr.
Txokolatea suarekin bigundu eta bota dut tabako artera: polen gozagarria iratze okreen artean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.
Kolore guztietako alfonbrak, okreak, urdinak, arrosak, berdeak, zuriak, gorriak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 219. orr.
Eñaut bertan zegoen, eguzkiak okrez blaitzen zuen landa berdexka batean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 176. orr.
Pintura beltzarekin moldatu eta bukatu behar dira panelak, tartean triangelu batzuk sartuz okrez edo bermiloiez. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.
Ongi ikusteko, laukizuzen okre argi bat bereizi beharko litzateke magma horretatik, bertan obo okre argi bat ezarri, eta ginbail okre ilun bat erantsi gainean. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.
Hutsune okrea sentitzen ari zela pentsatu zuen, urdin ilunez nahastutako hutsune okrea, hain zuzen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 68. orr.
Frommen esanetan, haatik, gizabanako berezia suspertzeak, taldearen kontrol mekanismoak ahulduz, urrundu egiten du Luis Berrizbeitiak aipatu "odolaren sinfonia okre"aren arriskua. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 45. orr.
Luzitzaileek okre atikoaren kolorea imitatu nahi dutenean, ontzi batean jartzen dituzte ihartutako bioletak, eta sutan egosten dituzte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3550. orr.
Okre oneko mineral puska bat erretzen jartzen da gori-gori dagoen arte; ondoren ozpinarekin itzaltzen denean purpura-kolorea hartzen du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3530. orr.
Okre gorrixkoa usu ageri da antzinako hilobi eta tumuluetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.
Okre gorria ere leku askotan ateratzen da, baina onena leku gutxi batzuetan bakarrik, hala nola, Pontoko Sinopen, Egipton, Hispaniako Balearretan eta baita Lemnosen ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.
Ibaiak, hazirik, okre-kolorea zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.
Ilargia elur hura guztia botatzen zuen hodei okre koloreko batek estalia zegoen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.
Antzinakoek okre-lur ugari erabili zuten luzituak egiteko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.
Okre tinduaren egiteko lurra jausten zen mandotan Lindux menditik behera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.