Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Janari-denda batean aritu nintzen lehendabizi, okin izan nintzen gero, eta iturgin ere izan nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 300. orr.
Niren lehenengo lanean okin baten mutil ibili nintzen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 168. orr.
Okinak orea egiten duenetik ogia jaiki arte gehiago suberritu beharrik ez duen labe. Elizen arteko biblia Os 7,4
Ogiz oso okin adeitsu batek hornitzen gaitu, Kleimanen ezagun batek. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.
Elkarteburu hautetsia izan da, aho batez gainerat, Yves Duhalde, ofizioz bollander edo okina. Herria 2002-12-26
Vienako okin batek asmatu zituen kruasan opiltxoak, austriarrek turkoen kontra irabazitako bataila bat ospatzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.
Okinak ogirik egin gabe biltzen ditu ezkutuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 181. orr.
Izerdi patsetan okina labearen ondoan bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 102. orr.
Husnia okina hor dago, labearen alboan zaku baten pare eseria, begi bat ogietan eta bestea senarra zelatatzen! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.
Hori edo antzeko amarruzko beitaren bat bota omen zuen amak okinarenean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 169. orr.
Beila okinarenera pletzl bat erostera sartzen zenean, halako etorriaz aritzen zen haiekin txantxetan, non miretsita uzten baitzituen etxekoandre guztiak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 200. orr.
Hegoaldeko okin eta bixkotx egileekin ariko gira lanean. Herria 2001-07-05
Hiru egunen buruan, Faraoiak urtebetetzea zuenez bazkari handi bat eskaini zien bere funtzionario guztiei eta, han zegoela, Edarizain Nagusiaz eta Okin Nagusiaz gogoratu zen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 112. orr.
Zirauki eta Mañeru herrietako inguruak miatzen genituen xehe-xehe, okin-labeetarako isats landare ihartuak etengabe zapaltzen genituelarik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 245. orr.
Lurrean kukubilkatua egoten zen, janzten nahiz pipatzen, edota okin bikotea zelatatzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.
Joseren argibidea egokia zela ikusirik, okin-arduradunak esan zion: [...]. Elizen arteko biblia Has 40,16
Andere okin hark ez zuen nonbait soilik ogia saltzen eta kantuak elkarrizketaren bidez eta oso ongi kontatzen du pasadizoa. Berria - Kultura 2004-12-14
donibane auzoko okina (4); husnia okina (4)
husnia okinak (4)
okinaren alaba (8); okinaren emazte pinpilipauxa (3); okinaren emazte pinpilipauxak (3); renato okinaren emazte (4)