Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Entzuna zuen okilaren deia [...] eta hala jakin zuen hantxe egingo zutela habia berriro ere, bide bazterreko enbor zulatu haietakoren batean, aurreko urteetan bezala. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 102. orr.
Harik eta, senar-emazteen ikusmirak edo izuturik, okilak hegan alde egin zuen arte. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 103. orr.
Erlauntzetan jartzen dira okilak, ate ondoan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 199. orr.
Okilak egurra zulatzerakoan nola, halaxe hasi da erizaina nik idatzitakoa irakurtzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 240. orr.
Okilak, ordea, lasai asko jarraitzen zuen belar artean mokoka, zomorroren baten peskizan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 103. orr.
Aditzen duzue okila kantuz, horrek euria laster ekarriko dik. Herria 2005-02-03