Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Puntu horretan okertzeko moduko bigun zegoen hodia: lortzen zen okerdura oso urrun zegoen perfekziotik, baina [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.
Burdina ezer ez balitz bezala okertzen bazuten, pentsa zer egin zezaketen jendearen lepoarekin. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 17. orr.
Zutitu, eskuak giltzurrunetara eraman eta atzera okertu zen, hasperen lasaitua eginez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 374. orr.
Urtza esaten genion ibai-tartearen inguruko haltz luzeak alde batera zein bestera okertzen ziren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.
Kanabera okertu eta atzera eta aurrera mugitu zen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 110. orr.
Orain gauak haize eta txikizioz beteak daude; zuhaitzak okertu eta makurtu, eta hostoak zalapartan hegatzen dira. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 128. orr.
Ikatz zakuen antza zuten, eta gurdiaren ardatzak okertzen zituzten beren zama eskergaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Errepidea, ederra hala ere, bihurgune beldurgarriz okertzen eta plegatzen da amildegiaren hegian. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 189. orr.
Ezpatak su hartu zuen, okertu, eta desagertu arte erre zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 144. orr.
Hanka eta oina argaldu, okertu eta ihartu egin zitzaizkion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.
Elurraren pisuaz teilatuak okertu ere egingo zirela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 268. orr.
Hain da zama astuna, non hainbatetan [...] bizkarra okertzera behartzen baitu, iturritik edaten ariko balitz bezala. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 79. orr.
Mattini aurpegiko giharrak gogortu zitzaizkion, bekokia zimurtu, eta bizkarrezurra okertu, bihurritu eta kurbatu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.
Saihets batera okertu eta segituan jotzen nuen horma sorbaldarekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.
Ahuleziaren ahuleziaz, Baldwini belaunak okertu egiten zitzaizkion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 502. orr.
Burua sorbalda aldera okertu eta ilea txirikordatu zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 121. orr.
Bekaina okertu zuen Tomasek, ez zuen sinesten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.
Muturra okertu zitzaidan, Isabel Sanjoseren ilegorri tindatua eta bularralde oparoa lehen lerroan ikustean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.
Supituan, ordea, harridurak ahoa okertu zion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 30. orr.
Ez okertu zuzenbidea alderdikeriaz jokatuz; ez onartu eskupekorik, itsutu egiten baititu pertsona jakintsuak ere eta hondatu egiten zintzoen epaia. Elizen arteko biblia Dt 16,19
Zinkurin bat ere gabe, Keparen gorputza alde batera okertu da, astiki, buruak lurra jo arte. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 22. orr.
Goitik behera pitzaturiko harresi garaiari bezala gertatuko zaizue: piskanaka okertu eta, halako batean, gutxien ustean, lurrera amiltzen da. Elizen arteko biblia Is 30,13
Atx, lerro hau okertu zait! Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 111. orr.
Platera beherantz okertu balu. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.
Rietiko aintziran zehar bi gizonezko eta bi emakumezko haur batekin txalupan zihoazela, ontzia alde batera okertu eta urez bete zen bat-batean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 441. orr.
Ispilu erretrobisorea okertu eta gorbataren korapiloa bere lekuan zuzen jartzen du. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.
Herren egiten zuen zertxobait, edo hobeto esanda, gorputza alde baterantz okertzen zuen ibiltzerakoan, maleta astuna balitzaio bezala. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.
Burua albo batera okertu, eta hildakoa aztertzeari ekin zion, margolari batek bere margolana aztertzen duen bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 216. orr.
Hogei antzara gari beratua jaten ari ziren etxean, baina menditik arrano bat etorri zen, eta denei lepoa okertu eta hil egin zituen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 149. orr.
Gogoan dudan azken gauza duk lepoa okertu nuela taxi batean zihoan neska eder-eder bati begiratzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 353. orr.
Bakoitza bere bidetik doa, nor bere lerrotik okertu gabe. Elizen arteko biblia Jl 2,7
Zorionez haizeak jaurtitzaileen punteria okertzen zuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.
Abnerren ondoren abiatu zen Asahel zuzen-zuzen, inora okertu gabe. Elizen arteko biblia 2 Sm 2,19
Euren sorbaldei eragiteko modu hori edo kapela albo batera okertzeko modu hori. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 249. orr.
Lilyk pilatua zeukan inpresioen zama okertu eta goitik behera jausi zen ibaika. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 29. orr.
Pixkanaka, euren bideak aldentzen joan ziren, bide nagusitik okertzen diren bidexkak bezala. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 46. orr.
Zentzuzko jokabidetik okertzen denak hildakoen artean amaituko du. Elizen arteko biblia EsZ 21,16
Baina okertu egiten zen juzguan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.
Maitatu izan genuen elkar aldi batez, eta gero den-dena okertu zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.
Den-dena ondo zihoan, baina kolpetik okertu egin zen zerbait. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.
Egia esan, geuk okertzen dugun neurrian da egoera hau ezin eramanezkoa. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 276. orr.
-Ez, gauza okertu egin zen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 276. orr.
Gauzak erabat okertzen badira ez diot senarrari erraztasunak emateko asmorik, ez horixe. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.
Gauzak hainbesteraino okertu dira Holandan non haurrak tropelaka aritzen baitira kaleetan bidaztiak geratu eta ogi puska bat eskatzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 91. orr.
Nik zazpi urte nituela langabezian gelditu zen aita, eta, bat-batean, bizitza okertu egin zitzaigun. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 20. orr.
Gaiztoek tranpa jarri didate; ni, ordea, ez naiz zure legeetatik okertu. Elizen arteko biblia Sal 119,110
Edertasunak liluratu zaitu eta irrikak bihotza okertu. Elizen arteko biblia DnGr 3,56
Laster asko okertu dira agindu nien bidetik; zekor-irudia egin dute, eta haren aurrean ahozpeztu dira. Elizen arteko biblia Ir 32,8
Batzuek bide horretatik okertu eta alferrikako berritsukerietara jo dute. Elizen arteko biblia 1 Tm 1,6
Egiatik okertu egin dira, piztuera jadanik gertatu dela baitiote, horrela batzuen sinesmena galbidean jarriz. Elizen arteko biblia 2 Tm 2,18
Dena den, okertu egingo ginateke baldin eta akats hori [...] ikuspuntu psikologiko baten arabera ulertuko bagenu. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 205. orr.
Kanoia bihotza egon ohi den lekuan jarri nion, okertu nintzen, eskuinaldea eta ezkerraldea nahasi nituen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 93. orr.
"Gauza horietan euskal artzainak ez gara behin ere okertzen." "Eta nola asmatzen duzue, haizearen norabidea aztertuta?" Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.
Burdina gori okertua kolpatzen duen errementariaren moduan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 209. orr.
Ia biluzik zegoen, behatz okertu eta maskurtuak zituen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 176. orr.
Adar bat hartu, haria lotu, amu gisa orratz okertu bat erantsi, eta ogi zati bat ipini zion beita gisa. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.
Alanbre puska herdoildu bat topatzen bazuen, segituan lapurtzen zuen, eta berdin egiten zuen adreilu batekin edo paper urratu batekin edo iltze okertu batekin. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.
Ero-etxeetako gaixoen aurpegi ilun, begi galdu, buru makur, ezpain okertu haiek. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 67. orr.
Xanpaina kopa okertu batetik tantaka ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.
Nekez hauteman zitekeen barrunbe beltz hartan bidezidor mehar bat, baranda erori batzuk, pergola okertu bat, zuloz josiriko sahats-enbor zahar bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Eguzkia gortinen azpitik limurtzen zen bulegoan eta eztiki distira okertu batek puruen kea ebakitzen zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 284. orr.
Nire poztasuna irain otu zitzaiolakoan nago, ezpainetan tristurazko irri okertua agertu baitzitzaion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 210. orr.
Atalburutik pasatzean atezaina sumatu nuen bere garitako leihatilatik zelatan, eta irribarre okertuan halako bozkario bat antzeman nion, barre-haize bat. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.
· Ezin baita okertua zuzendu, ez eta zenbatu ere ez dagoena. Elizen arteko biblia Koh 1,15
Une hartan, akabo haren ohiko lepo-okertua, ibilera zurruna, tikak, begiratu iheskorra. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.
ahoa okertu (7); ahoa okertu zuen (4); alde batera okertu (6); asko okertu (10); aurpegia okertu (4); aurpegia okertu zuen (3); baldintzak okertu (4); bekaina okertu (3); belaunak okertu (3); bidea okertu (3); bidetik okertu (7); bizkarra okertu (4); burua okertu (8); burua okertu zuen (4); dena okertu (6); dena okertu zen (3); denak okertu (3); denak okertu dira (3)
egoera okertu (23); erabat okertu (5); ezpainak okertu (5); gauzak asko okertu (4); gauzak okertu (18); gehiago okertu (6)
izugarri okertu (3); laster asko okertu (3); lepoa okertu (5); musua okertu (3); muturra okertu (25); muturra okertu zuen (7); nabarmen okertu (5); nabarmen okertu da (4)
okertu baino ez (4); okertu bat (3); okertu da (9); okertu dira (11); okertu ditu (3); okertu du (6); okertu dute (5); okertu gabe (8); okertu nuen (3); okertu zen (19); okertu zion (6); okertu ziren (6); okertu zituen (6); okertu zitzaion (4); okertu zuen (42)
partida okertu (3)
egoera okertuko (5); nabarmen okertuko (3)
albo batera okerturik (8); alde batera okerturik (9); apur bat okerturik (7); burua okerturik (3); okerturik zegoen (3); okerturik zuela (3)
alde batera okertuta (5); aurpegia okertuta (3); okertuta dago (6); okertuta zegoen (10); okertuta zeudela (3); zeharo okertuta (3)
egoera okertuz (6); egoera okertuz joan (3); gauzak okertuz (3)
baldintzak okertzea (3); egoera okertzea (4)
baldintzak okertzeko (4); egoera okertzeko (3); gauzak okertzeko (3); lan baldintzak okertzeko (4); okertzeko arriskua (3); okertzeko aukera (3); okertzeko joera (3); okertzeko modu (3)
asko okertzen (5); baldintzak okertzen (4); burua okertzen (3); egoera okertzen (10); gauzak okertzen (28); gauzak okertzen direnean (4); gehiago okertzen (4); muturra okertzen (10)
okertzen ari (24); okertzen da (6); okertzen dira (4); okertzen du (4); okertzen dute (3); okertzen hasi (15); okertzen hasi zirenean (3); okertzen hasten (4); okertzen joan (8); okertzen zen (6); okertzen ziren (3)