Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehendik egoera kaxkarrean bizi ziren sahararren bizi baldintzak okerragotu ez zitezen. Berria - Mundua 2006-02-14
Sabela handituta zuen, eta sabeleko handitu hori gernu-debeku batez okerragotu zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.
Gainera, tipoa, gauzak okerragotzeko, berrogei urte gazteagoa zen emakume batekin ezkondua zegoen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 89. orr.
Ikasgairik txarrena zen harentzat, eta Snape maisuari zion ikarak askoz gehiago okerragotzen zizkion gauzak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 105. orr.
Bat-bateko mugimenduak saihestu behar ditugu, horiek egoera okerragotu dezaketelako. Berria - Mundua 2006-01-18
Erreserba Federalak, tamalez, ez zuen jakin krisiari irtenbidea aurkitzen; aitzitik, okerragotu egin zuen egoera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 66. orr.
Nolako lantzoia Floren, gure uste okerrak okerragotzeko! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 52. orr.