Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

okaztatu, okazta, okaztatzen (40 agerraldi, 15 liburu eta 9 artikulutan) 1 du ad nazkatu, asebeteak higuindu.

Okaztatzen zuen haren ikusteak, han, hondartza bakarti hartan, palto luzea soinean, eta buruan txapela lumaduna, hiru koloretako xingolarekin, hiru gizon armatu aldamenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 219. orr.

Ez daki zer erantzun, baina argi da holako egoerek okaztatzen dutela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 64. orr.

Otoitz egin izan dut duela hamar hamabost urte arte, asetzeraino, okaztatua ondarrean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 96. orr.

Eguneroko jipoiez eta tratu txarrez okaztaturik, Kaushalyak gau batez gizonari burua moztu eta gorpua galsorora jaurti zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 109. orr.

Ekaineko errepresioaz okaztaturik, Nohant sorterrira itzuli zen politika gibelean utziz.  Berria - Kultura   2004-08-08

Gérard faxista dela frogatzeko helburua beteagatik, okaztaturik dago nolaz iragan dituen hogeita lau oren baino gehiago holako baten ondoan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 188. orr.

Ez dira bakarrik okaztatuak, aldarrikatzen dute beren nardadura.  Herria   2001-10-11

Erabakia agertu den Zutabe 109 barne boletin berean ETA-k jakinarazten du “su-etena ez dela aterabidea eta okaztatua dela su-etenen aldeko galdeez”.  Herria   2005-12-15

2 oka eragin. ik okatu.

Aulkietan, berriz, hainbat orduz edukitzen dituzte lotuta, tarte horretan emandako elikagaia okaztatu ez dezaten.  Berria - Mundua   2006-02-10

Jan ez zuen zerbait okaztatu zuen Sethek orduan, eta horrek tiro batek bezala astindu zuen Denver.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 326. orr.

Lurraldea bera ere kutsatu egin da; nik zigortu egin dut bere gaiztakeriagatik, eta hark okaztatu eta kanpora bota ditu bere biztanleak.  Elizen arteko biblia   Lb 18,25

Hala ere, zirudiena baizik ez zen egiazki Damian Arruti: une batetik bestera hesteak okaztatuko zituen erretzaile porrokatu bat, zahartxoa aukeran, halako atarramentu atletikoetan ibiltzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 11. orr.

Etnaren urrumak hementxe ari dira mehatxuka, haren garren sumina berriro pilatzeko eta su bortxaz egotzia ahutzetatik okaztatzeko eta garrezko tximistak berriro zerura jaurtitzeko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus