Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
OK (orobat O.K.) adostasuna adierazteko erabiltzen den hitza. ik okey.
-O.K., sherif jauna -entzun ahal izan diogu, oraingoan argi, Luisi. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 63. orr.
-Seiak eta erdietarako beranduenez hemen, O.K.? Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 238. orr.
OK: badakit non dagoen hozkailua. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 8. orr.
Dena OK. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 13. orr.
Hamar milioi eskaini dizkiot (sei bat euro) eta onartu egin ditu "OK" huts batez. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 81. orr.
Taxi gidariak OK esan eta taxia abiarazi zuen. Berria - Kultura 2004-04-11