Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ojiba (orobat ogiba g..er.) 1 iz arku zorrotza.
Orratza, ojibak, beiradurak eta arbotanteak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 185. orr.
Hurbildutakoan, horma-begi batzuk ikusten dira murruan, eta hiru edo lau ojiba, hamabosgarren mendekoak, absidean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.
Zurezko zubian, etxe zorrotz, ojibaz ildoxkaturiko teilaz gain-estalien, eta piperrontzi tankerako kantoidorre urdin-horien artean, zorabialdi bat izan zuen bat-batean Rhin ibaiaren argiaren aurrean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 101. orr.
2 irud/hed
Burua zatituta duten misilak atzemateko eta ogiba nuklearra duten misilak suntsitzeko da, era berean, sistema. Berria - Mundua 2006-03-04