Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joan omen zen behin harengana Donostiako jauntxo bat, familia karlistakoa, ojalatero deitzen zituztenetakoa, potzolo-potzoloa eta guri-guria. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.
Ez omen dik inolaz ere ojalateroek bezala jokatu nahi: gortean goxo-goxo bera, eta esamesa alferretan borrokatik urruti. Txillardegi «Putzu», 1999 - 74. orr.
Eta fronteetako hilketa basa izugarriek (euskaldun baserritarrek jasanak, oro har, eta ez ojalatero "señoritoek"), zalantzan uzten ninduten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 237. orr.
-Baina arazoa ez da, azkenean, Lizarraga jenerala; bere ondoan dauden ojalateroak baizik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 93. orr.
Ez dut "señorito ojalatero" horietakoa izan nahi. Txillardegi «Putzu», 1999 - 242. orr.
Egia ote zen, azkenean, Valentín Gómez ere, Karlos Setimoren konfiantza-gizona, "liberalegia" zitzaiela mini-gorteko ultramontano ojalateroei? Txillardegi «Putzu», 1999 - 234. orr.