Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaitsi ezazu behakoa, oinuts handi zikinak agerian uzten dituen gona izugarri xaretua darama. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 183. orr.
Horra gizon oinutsetan zutitua bere oinuts zintzilikatuei begira; ez du beste ispilurik, ez beste sinesterik; oinazea noizbait oinetatik sortu zuela dirudi euskaldunak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.
Denok errege dira nahiz eta asko ibili oinutsean. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 128. orr.
Horra gizon oinutsetan zutitua bere oinuts zintzilikatuei begira; ez du beste ispilurik, ez beste sinesterik; oinazea noizbait oinetatik sortu zuela dirudi euskaldunak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.
Oinutsik hurbiltzen zaio, eroso, agurtzera: besoak zabalik, bera besarkatuz, masailean musu emanez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.
Islamdarren artean ere, bertako jabearen lurraldera oinutsik sartzen da arrotza, hartara indarrez deus bereganatzeko asmoan ez datorrela adieraziz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.
Gau osoan, oinutsik aritu zen lasterka hondartzan zehar. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 368. orr.
Atsegin du oinutsik ibiltzea, zoruko zura sentitzea oinen azpian. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 93. orr.
Itsasoan oinutsik dabilen dama misteriotsua. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 94. orr.
Neskatilatxoak oinutsik eta zangoetako azazkalak pintaturik dabiltza, zeure begien pozerako. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 34. orr.
Soinekoaren azpian oinutsik ageri zitzaizkion zangoak, mehe eta beltx. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.
Ez azaldu oinutsik eskolara. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 11. orr.
Oinutsik zegoen, eta pijama horia jantzita. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.
Damutuko zaiok Xegamari hi oinutsik erabilia garbantzu gordinen gainean! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 207. orr.
Ohean etzanda imajinatu nuen, deskantsatzen, oinutsik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.
Botak ere jantzi zituen, oin hutsik ametsetan soilik ibiltzen baitzen bera; eta ez beti. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 181. orr.
David Oliamendiko maldan gora zihoan negarrez, burua estalirik eta oinutsik. Elizen arteko biblia 2 Sm 15,30
Berehala, neskatoa azaldu zen oin hutsik eta tunika arrosa jantzirik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 261. orr.
oinutsik dabilen (3); oinutsik ibili (5); oinutsik ibiltzen (9); oinutsik sartu (3); oinutsik zebiltzan (3); oinutsik zegoen (4)