Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Besterik ezean egokitzen zaizkie ondasun horiek notario batek zehaztu eta bilarazi ahal izango dituen legezko oinordeei. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 22. orr.
"Legezko oinorde lehen eta bakarra", notarioaren hitzen arabera. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 33. orr.
Oinordea iruzurti bat ez baina oinordetza filiazio bidez egokitu zaion pertsona dela. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 22. orr.
Arazo horietan, Estatuaren esku-hartzea ezin utzizkoa dugu, behar-beharrezko baita baten bati oinorde izateko eskubidea ematea eta zatiketa modua ere finkatzea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 93. orr.
Nevadako familia ezaguneko oinorde baita, Laxaltarren leinukoa. Berria - Kultura 2004-02-07
Bere eskubideak ere ahuleziarik gabe eskatu zituen: umearena, familia batu batean heziketa ona jasotzeko eskubidea, mantxarik gabeko izen eta negozio oparo baten oinorde izateko eskubidea. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.
Izena Nafarroako tronuko oinordearen ohoretan emana zioten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.
Erosketa, opari eta bizitzako halabeharretatik zetozen hamaika objektu zeutzan bakardadean abandonaturik, oinorde jakinik gabe. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 82. orr.
"Jabetza" horren aldean pobretasuna "ondare iraunkorra" da, "zeruetako oinorde eta errege" egiten gaituena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.
Noemiri soroa erosten badiozu, Rut moabdar alarguntsarekin ezkondu ere egin beharko duzu; honela, berarengandik jaiotako seme-alabek hildakoaren jatorria iraunaraz dezakete eta haren oinordea gorde. Elizen arteko biblia Rt 4,5
Nire arbasoen heriotza motak ariko dira aztertzen oinorde epileptikoren baten bila, erakutsi ahal izateko nire garunen kitzikadura anormalek eroan nautela gaizkintza politikora, Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 144. orr.
Emakumeen oinorde-eskubidea. Elizen arteko biblia Zen 27,1 tit
Ondoren, haragizko aita graziazko semea -jadanik diru gabetua- hiriko gotzainaren aurrera eramaten saiatu zen, haren eskuetan aitarengandiko oinorde-eskubideei uko egin eta zeukan guztia ere itzul ziezaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 747. orr.
Berriro kuraiaren jabe nintzen egunetan, burua lepoaren gainean betiere, segida ematen nion neure oinorde txindurri-lanari. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.
Andere eder hau, deus gutxi esatea da noski baina, Mikomikon-erresuma handiaren jabe-gaia da, belaun-oinorde xuxen-xuxenean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 70. orr.