Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ehun metro inguru eginak izango zituen, Peppone lau oinkada emanda ondoan jarri zitzaionean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 83. orr.
Errebolberra eta txostena eskuratuak, Arrietaren ondotik pasa, eta lau oinkadetan bulegotik irten zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.
Bata luze eta meharra zen eta bestea ttikiagoa, urrats urduriz bere kidearen oinkadak berdindu nahian zebilena. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 88. orr.
Gizonak edaria trago batez hustu, oinkada luzez kabareteko erdialdera hurbildu eta dantzan hasten ziren. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 285. orr.
Alpapa bustian oinkada handiz nabil, eta aranak lapurtzen ari naiz. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.
Nire oinkada barru-hutsak, arrastiriko eguzkiak tindaturiko hormen oihartzunean errepikatuz euren hotsa. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.
Oinkada militarrak azkartu ziren orduan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 15. orr.
Karrika-zoruetako harri biribilen gainera erortzen entzuten nituen neure oinkadak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.