Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezkaiko jauregia 1665. urtean bilakatu zuten oinetxe. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.
Oinetxean, erdiko balkoi handiaren gainean, fundatzaileen armarria ageri zen, harearri gorrian landua. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.
Garai batean hura izan zen Habanako alderdirik aberatsena: itsas aurrean hotelak, bi edo hiru solairuko oinetxeak, negozioak eta dendak. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 129. orr.
Alabaina, ez dago eskualde honetan nire arbasoen oinetxe ilun grisa baino dorre ohoragarriagorik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.
Noizbait kontatu hidan oinetxe eta etxalde bat zain hituela nonbait, Errusiako mugaren ondoko lekuren batean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 130. orr.
Antzina-antzinatik ziren liskarrak ohandotarren oinetxearen, zeina Nafarroako erreinukoa baita, eta zalakaindarren artean, zeina Lapurdiko lurretan baitago. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.
Hau [...] Iñigo Santxez Ezpeletakoa kronistak egiten duen kontaketa da, bandoen arteko guduetan nola isuri zen lehen odola, Urbian, ohandotarren eta zalakaindarren oinetxeen artean azaltzen duena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.