Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oinaztu 1 iz tximista; oinaztarria. ik oinaztura; oinaztargi.

Han goian, beraz, haizez eta suz beterik dago dena; horregatik trumoiak eta oinaztuak nondinahi sortzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 409. orr.

Ortziko hodeiak xumetzen direnean ere sortzen dira oinaztuak; zeren, haizeak leunki sakabanatzen eta joanean disolbatzen dituela, nahitaez jausi behar baitute hazi oinaztugileek; orduan oinaztu isila ari du, izu beltzik eta iskanbilarik gabe.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.

Baita ere oinaztua sortzen da, hodeiek, elkar jotzean, suzko hazi ugari jaurtitzen dutenean, suharriak burdinarekin edo beste suharri batekin jotzean bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.

Oinaztuak etxeen hormak zeharkatzen baititu, hotsak eta harrabotsak bezala; burdina sutan goritzen da eta haitza kraskatzen, bapore sutsuaren suminez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.

Grekoek Poseidoni eskaini zioten lizarra, eta nola Poseidon hau itsasoaren jainko zen, bere mende omen zituen oinaztu eta tximistak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 242. orr.

Oinaztu batek jakin baitzuen non jo: hiriko ate handiko sarraila jo eta puskatu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

Oinaztuek argi egiten digute, trumoiak burrunba egiten du.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 90. orr.

Egundoko ekaitza sortu zen pare-parean, tximist eta oinaztu, trumoi eta erauntsi, goiak behera lehertzeraino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.

Trumoi eta oinaztu, ekaitz formalak ekartzen ere zalea da [Martxoa].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.

Goiz hartan pentsatu egin zuen eta pentsamendu hura oinaztu baten argia izan zen, oinaztuek irauten duten denbora berean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 13. orr.

Oinaztuaren indarra hain da azkarragoa eta gailenagoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.

2 (izenondoekin)

Zeru-lurren arrazoia eta egitura azaldu behar da, ekaitzak eta oinaztu distiratsuak kantatu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 399. orr.

Gauza bera gertatzen da, oinaztu sutsuak hodeitik hodeira jauzi egiten duenean ere.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.

Izan ere, oinaztu indartsuak hotsak eta ahotsak bezala zeharkatzen ditu etxe hormak, haitzak eta brontzea pasatzen ditu eta brontzea eta urrea kolpera urtzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.

Zergatik eraisten ditu oinaztu etsaiz jainkoen tenplu santuak eta euron egoitza bikainak eta apurtzen jainkoen irudi ondo landuak eta kentzen euren imajinon gurtza hain zartada bortitzez?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 417. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Aita oroahaltsuak, ostera, sumin biziak jota, Faetonta bihoztuna bat-bateko oinaztu kolpe batez zaldietatik eraitsi zuen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.

Ekaitz-egunak, berriz, Bilbon 3; eta beste hiru hiriburuen inguruan, 4na egunetan tokatzen da trumoi eta oinaztu jasa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

trumoi eta oinaztu (3); tximist eta oinaztu (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus