Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Cook andreak ezin konta ahala espezialistarengana jo izan zuen, dirutza handiak xahutu zituen, eta tratamendu oinazetsuak pairatu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Norak, ordea, ez zuen Andreasek ateratako ondorioa entzun, atximurkada oinazetsu bat sentitzen baitzuen bihotzean hitz egin zuenetik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.
Era berean, gorputzean hobea da zauri oinazetsua, oinazerik gabeko usteltzea baino. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 278. orr.
Epai-egunean tormentu oinazetsuak jasango ditu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 134. orr.
Ba al liteke hau baino tortura oinazetsu eta lazgarriagorik? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 256. orr.
Emakumea harro zegoen bere oin txikiez, baina harrokeria oinazetsua zitzaion inondik ere, punta kamutseko txapin takoi altuetan estu-estu sarrarazten baitzituen, ahalik eta neurririk txikienekoetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.
Gertatu zirenetatik baliagarria edo onesgarria edo interesgarria edo deigarria iruditzen zaiguna irazten dugu denboraren galbahean, eta ahalegin berebizikoak egiten ditugu kaltegarria edo oinazetsua zitzaiguna albo batera gera dadin. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 120. orr.
Dena argi ikusi nahi duk gu bion artean -esan zidan ahots oinazetsu batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 90. orr.
Tristeziaren eta etsipenaren kopa oinazetsua hurrupatua zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.