Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oinatz 1 iz oinak lurrean uzten duen aztarna edo seinalea.

Lur gorrian oinatz bat ageri da, eskuineko oin batek utzia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 127. orr.

Sarreratik salara oinatz pare lerro bakarra ageri zen: nirea.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 133. orr.

Lurra lehor zegoen arren, haren urratsek oinatz sakon eta argiak uzten zituzten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 85. orr.

Gurpil-arrastoak nabariak ziren, astoaren oinatzak ere bai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.

-Kaioen oinatzak -esan zuen neskak, eta haiei begira geratu zen pixka batean.     «Kuskue tanden», 2004 - 167. orr.

Jendeak harrikatu egiten du deabruaren oinatza eta txapela kentzen du burutik santuaren oin-arrastoaren parean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 197. orr.

Elurteak Iñakiren oinatz eta arrasto guztiak estali, eta gaua kanpamenduetariko baten babesean iragan izanen zuela erabaki nuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 173. orr.

Bidezidorreko hartxintxarretan bere zapaten takoiek uzten zituzten oinatz txikiei begira geratu nintzen, oin-hots txikiak entzunez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 205. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zer da oinatz segida bat desertuan? istorio bat.  Berria - Kultura   2006-05-02

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Una-una egiterainoko lasterkaldi gogorretara eramaten ninduen elur berritan herrestan, giza oinatz orotatik urrun, basagizon baten senez asmatzen edo zituen ibilbideetan barrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.

Bai baitzen azeri oinatzik eta apika otsoenik ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

Zikinetan agertu den basurde oinatzari gauekoa edo gutxienez bi egunekoa den antzemateko ahalegin eta txilimalak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

4 aztarna, arrastoa.

Horra lurrean, zeruko jainkoaren oinatza.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 170. orr.

Azkenik, gizakumea apurka-apurka eta atalez atal joaten eta bizi sentimena galtzen maiz ikusten dugu; lehenik oinetako behatz eta atzazalak ubeltzen, gero oinak eta bernak hiltzen, ondoren, herio hozminaren oinatzak beste lohadar guztietan arrastatzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 195. orr.

Ahanzmena madarikatu duzu, ahulegia baita oroitzapenak oinatzik utzi gabe erauzteko.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 97. orr.

'Blemish' (David Sylvianekin elkarlana, 2004): beti egiten jakin izan duen bezala are gehiago bere ibilbidean oinatz garrantzitsua utzi duen lan honetan Japan taldeko abeslariak laguntzaile paregabeak hartu zituen bidelaguntzat.  Berria - Kultura   2006-01-05

Zoruan gomazko zola baten oinatza aurkitu genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.

Ama haurgabetuak, berriz, mendi berdeak oinkatuz, lurrean inkaturiko apatx bikoitzaren oinatzak ezagutu nahi ditu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.

Kristo gure Jaunaren irakaspen eta oinatzei jarraitzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irakaspen eta oinatzei (3); oinatzei jarraitu (3)

utzitako oinatzek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus