Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oinarrigabe 1 izond oinarririk ez duena.
Horrela, barneko kontraesan orotatik aske izan arren, judizio bat faltsua edo oinarrigabea izan daiteke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 95. orr.
Inork funtsaz ezin aldarrika dezakeenez gero kanpoko sentsuen gure errepresentazioen kausa transzendentalaz zerbait ezagutzen duela, orduan bere baieztapena erabat oinarrigabea da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 172. orr.
2 oinarrigabeko izlag oinarrigabea.
Arrazoimenaren kritikak, beraz, azkenean halabeharrez gidatzen du zientziara; kritikarik gabeko bere erabilera dogmatikoak, aitzitik, oinarrigabeko baieztapenetara. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 37. orr.