Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atzean utzi genituen hiru oilo harlauza lohitsuetan mokoka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.
Idi, zerri eta oilo ugari dago, azken hauek pitotxa eta lepazurien begipean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Bazen burdin puska bat oilo errulearen ondoan ipintzen zuenik, habiaren ondoan aizkora uzten zuenik ere bai. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.
Oiloak aztarrika ibiltzen diren lekutik aparte. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 262. orr.
Oiloren bat harro-harro kakarazka hasten denean, errun hurren dagoela abisu emanez, [...]. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 143. orr.
Baratzeko tresnak gordetzeko erabiltzen zituzten etxeorde haiek, bai eta animaliak hazteko ere, hala untxiak nola oiloak, edo baten batek txerriren bat... Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.
Oiloak eta urdeak bazkaturik, etxeratu ninduan, lasai, eguneroko zerbitzua beterik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.
-Oiloari lepoa mozteko kapaz ez?... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 119. orr.
Oiloak pixa egin arte. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 322. orr.
Han zegoen, bai, oiloa txitaldi handiarekin. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 112. orr.
Hemen jendea, nola oiloak kotan egoten diren, bada horrelaxe bizi zuan, katanduta. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.
Oiloak kotara bezala erretiratzea gustatu izan zait beti, eta jaikitzeko nagi gutxi... Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 129. orr.
Nire ahaleginak oilo gorri eder bat eta hainbat ardi-larru izan zituen sari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.
Hainbat oilo gizen gorrixka lurrean mokoka zebiltzan patioan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.
-Gantza, oilo zaharrean... Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 190. orr.
Hobe huke horretarako kasik heure andrearekin oilo zaintzera joango bahintz. urte askotan nahi baduk bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.
Oilo alu batek kakaratxo bat egin zuen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 13. orr.
Oiloen etsai beldurgarriak diren zapelaitzak, hontza gautarrak eta mozolo isilak ere. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Gripa bortitz baten iduriko gaitza, oiloetakoa erraiten zaiona, oilo eta hegaztietan ari baita gehienik. Herria 2005-09-08
· Hiru txita eta ama oiloak lurra aztakatzeari utzi diote. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.
Ekaitza hain gaiztoa al da, bada, txitentzat? bada, bai! bai oilo txitentzat eta baita txorien habietan ere. -Pronto pasta! -oihu egin zuen emakumeak oilo-ahotsaz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Entsalada, oilo arrautzak, urdaiazpikoa eta frutak bazkalduko dituzue. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 380. orr.
Eman, beraz, lasai asko oilokia eta oilo hezurrak, maite dituzun zeure zakurrei. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.
Bizikleta hartu, eta osteratxo bat egingo nuela hiri inguruko baserrietan barrena (artean bazen halakorik) oilo-zirin bila. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.
Oilo saldoak mokoarekin aztarrika zebiltzan lur bigunean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.
1945ean, oilo hazkuntza 500 oiloetan mugatua zen. Herria 2001-02-01
Afal ondoren, han abiatzen zen Casin Cholet oilo-harrapaketan Parisko harresi-hobien ifrentzuetan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.
Paper urdinean bilduriko oilo erre bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.
Jokoa ez da errenta, hobe oiloa erreta. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 63. orr.
Irakiten hasi zen oilo-salda, lehenengo suan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.
Oilo salda usaina, baba eta ilar bihikatze soinua Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 217. orr.
Merezita daukat horrelako oilo batekin bazkidetzeagatik... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.
-Hago isilik, oilo koldar hori! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 536. orr.
Demokrazia Kristauaren prentsa-bulegoaren aginduetara, oilo katolikoek hauteskunde-propagandarako lan egiten dute. ondo ulertu genuen demokraziagatik egin zenutela eta oilo faxistak zirela haiek. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 127. orr.
Zoin oiloak zareten! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 42. orr.
A ze oilo koadrilla! «Bizia lo», 2003 - 16. orr.
Eta, hala, oilarra oilotzen zelarik, oiloa oilartu zitzaigun: erran nahi baita ezen, napolitarra makurtzen ikusi bezain sarri, osaba hazi zela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 270. orr.
Poemaren berrirakurraldi hartan, oilo azala jarri zitzaidan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 240. orr.
Zurtoinak lodiak eta leunak ziren, eta kiribildurik zeuden, borrokan ari balira bezala; horrek oilo-azala jarri zidan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 54. orr.
Urekoak abailduta belarrari oratuz igaiten ziren bidezidorreraino, larru-azala oilobixar, gorputz osoa leiho eurituen antzera pikorreztatua, hortzak karraskaz eta ezpainak more harkaitz pirataren gainean kiskalmenak hartzen egon arren, Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 144. orr.
Menpekotasunak biderik egin orduko une baxu batean parez pare oilo-garia sumatu eta, ez naloxona ez naltrexona ez ostiarik. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 138. orr.
Oilo-ipurdia egin zitzaidan: emakumeak lehengo eguneko zapata takoidunak zeramatzan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.
Supiztaileari buruzko gogoeta horrek oilo-ipurdia eragin zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.
Ni ere hotzak nago, esan zuen Karmenek, besoetako oilo ipurdia lagunari erakutsiz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 187. orr.
Mila! -atera zitzaion osabari eta niri oilo ipurdia jarri zitzaidan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 65. orr.
Oilo-ipurdi jarri zitzaidan azala albistea irakurri nuenean. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 74. orr.
Ximurraren karkailak oilo-ipurdia jarri zidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.
Eta ostiko eta hasperenak egiten zituztela entzuten nuen, eta oilo-ipurdia jartzen zidaten. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.
Gizakietan ere badira oraindik mekanismo horren aztarnak, hotzak edo beldurrak eragindako oilo-ipurdiak erakusten duen bezala. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.
Ene... ordu haiek, oilo ipurdiz, burua lehertzeko zorian. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 58. orr.
Ez dakit nola azaldu, baina dardaran bezala jartzen zidan larru-azala soinu hark, oilo-ipurdia ateratzeraino. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 59. orr.
Oilategiko atea klaskarazi zuen, oilo kolokak eta oilar nagiak kurukuruka beren habietarik ihes izutuan abiatzen miretsiz, belar flokak eta luma arinak altxarazten zituztela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.
Lankidea bere kalbarioaren azaltzen entzuten nuen, oilo koloka baten gisa, ezpainak txukunki plegatuz. · irud/hed Erradak ze bizimodu behar zuen izan nere iduriko oilo koloka batek horrenbertze oilarren artean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 183. orr.
Oilo-larrua egin zaio harrabotsa hurbiltzean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 5. orr.
Oilo larrua eginda jarraitu genuen martxan, beldurra gaindituko bagenu bezala, zangoak dardaraka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 356. orr.
Barrez eztanda egin zuen azkenean eta oilo-larrua jarri zitzaidan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 59. orr.
Oilo larrua ipini zitzaidaan, hankak dardarka hasi, aurpegiko gihar guztiak tenkatu, eta iruditu zitzaidaan gorputzaren ordez hozkailu bat nuela. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 56. orr.
Kafeak noski zainak inarrosi zizkidan, oilo larrua denetan hedatuz; zure mintzamoldeak halaber. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 84. orr.
Oilo larrua hazten zitzaien eta orro-emez urrundu ziren sasiaren maldatik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 317. orr.
Baziren ahate lumatxak, non hondoratzen baitziren kotoiaren gainean bezala, eta oilo luma arinak, urre kolorekoak, nabarrak, putz egin eta hegaka goratzen zirenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Haizeak hara-hona darabilen oilo-luma baten hotsa baino babesgabeago. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.
Zeren eta nahi ez duenak dei dezaten oilo, ez dezala jantz oilo-lumarik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 536. orr.
Argi borobil batean ikusi zuen jaun zaharra zelaian, oiloluma baino argalagoa, buruari eragiten, ustez bere artean hizketan, bera lixibarekin zetorrela. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 139. orr.
Orduan senarra oiloluma bezain leuna bihurtu ohi zen, onbera, inorekikoa, emaztea bereganatu nahian. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 196. orr.
Gu denok oilo-lur berean bizi garen familia izanda, osagarri exotikoa eskaintzen zigun irlandar sendiak, baina ezteietako gorabehera guztietatik bat gelditu zitzaidan niri gogoan, oso bestelakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 106. orr.
Ez gara, alabaina, geure oilolur heterogeneo eta askotarikotik irteten, prentsa abertzaleko eguraldiaren maparen mugen barruan gabiltza beti. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 157. orr.
Herritik alde egin zuenetik, galdua zuen lotura guztia oilalurrarekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.
Jonkia oilo-lurrekoa izan ohi da eskuarki eta haren heriotza herrian edo herritik gehienaz ordubetetsuko bidea dagoen bazterren batean gertatzen da, baina mendigoizalea, zenbat-eta goizaleago eta orduan-eta urrunago hiltzen da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.
Andrazko zahar bat topatu dut aulki baten, gona jasota oilozangoak eguzkitan berotzen begiak itxita. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.
Ez fraideak bakarrik, herriaren zuhurtzia ere kontra neukan, "filosofia baino hobe da oilozopia" esaera zaharra aintzat hartzera behintzat. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 36. orr.
-Zoaz oiloak ferratzera! -esanaz agurtu zuen laguna. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 125. orr.
oilar eta oilo (3); oilo ipurdia (37); oilo ipurdia eragiten (3); oilo ipurdia jarri (10); oilo ipurdia jartzeko (5); oilo ipurdia jartzen (6); oilo jatea (3); oilo koloka (4); oilo larrua (9); oilo luma (4); oilo mota (3); oilo salda (6); oilo zahar (3); oilo zirin (3)
oiloak eta oilarrak (3); oiloak lapurtu (3)
arrautzaren eta oiloaren (3); oiloaren genoma (3)
oiloen gripa (10)
oiloetako gripa (4)