Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oilarkeria iz oilartzen denaren harrokeria.
Ezaguna dugu Moaben gehiegizko harrokeria, haren oilarkeria eta handiustea, haren handi-iritzi hutsalak. Elizen arteko biblia Is 16,6
Zapaldu egingo dut handiputzen harrokeria, lurrera botako jauntxoen oilarkeria. Elizen arteko biblia Is 13,11
Frantziako Itzulia zirku bat bilakatua dela baginakien aspaldixkoan, dirua delarik lehenik konda, eta handi-mandikeriak, eta batzuen oilarkeriak. Herria 2005-07-14
Zaldun harroak mespretxatu egin zituen erreguak eta, Santuaren maitasuna ergelkeriatzat joz eta gutxietsiz, oilarkeriaz erantzun zion: "Nik preso sartuko zaitudan zulo eta kartzelan, ezin izango zaitu lagundu, ez Frantziskok, ez beste inork". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 857. orr.