Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oilaloka (orobat oila-loka g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian oilaloka agertzen da) 1 iz loka dagoen oiloa.

Lau ahate-arrautzaren gainean oilaloka bat ipintzen zuela, haien txitatzeko asmotan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 124. orr.

Oila-lokak beren lanean ziharduten mandioko bazterren batean, ilunxko zegoen txokoan, lepa-saskiren baten pean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.

Benetan ari zen oilaloka modura (emakume guztiak bezalatsu, intelektualak ere barne, nik susmo), umea hegazpian babestu beharrez; hortik oilalokaren nire aipamena eta, hitzak hizpidea dakarrenez, Hanna zeharo bere onetik at jarri ere bai nire aipamen harengatik, inoiz ikusia nuen baino ere eme-suharrago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 208. orr.

Pikatxoiak eta aitzurrak bazterturik, oilaloken zirinez igurtzitako hurritz-makila edo burdina imantatu bereziez urre bila saiatzen ziren ur-bilatzaileak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.

Brankako zapia oilalokaren paparra bezala puztu zen arte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 129. orr.

Robinengana baizik ez zuen begirunerik, eta bere begi beltz ederrekin haren isiltasuna txitatzen zuen, oilalokak arrautzak legez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.

2 irud/hed

Nesken gauza zela hura [letrak] , hogeitik gora neska baitziren gelan eta zazpi mutil: aurreneko lerroan esertzen zirenak bi, lehenengo lerroko oilaloka aulkiberoen taldetxoarekin bat eginik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 83. orr.

Polittena, herrietako oilalokak oilategitik ateraraztea izan da, eta "ama, ixilduko altzea faborez?"entzun gabe, beste 500 ikuslerekin batera nola barre suelto egiten duten ikustea.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 115. orr.

Oilaloka halakoak, utzi berriketak!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 90. orr.

Esan dudan moduan, ergel hura oilalokaren pare jarri zen, Zubian, eurenak bazetozela eta bazetozela, kukurruku zoroetan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 96. orr.

Lau bezero kontatu ditu Clint Eastwooden afixa baten azpian: hiru prostituta gazte eta oilaloka trabestitu bat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Orain, berriz, umea ikustera joan behar dutela-eta, autoan sartu orduko hartu du, ostera ere, betiko oilaloka-jarrera: "Zer jan ote du, zer egin ote du, gogoratu ote da, ez ahal zitzaion ezer gertatuko gaixoari...".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus