Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Bai -oihukatu zuen Bain andreak aztoratuta-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.
-Bai noski! -oihukatu zuen neskak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.
Hil egin dut! -oihukatu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 64. orr.
"Gora musikari errusiarrak" oihukatu zuen alkoholak hartutako ahots ozen batek. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 278. orr.
"Kontuz, tunel horrekin!", oihukatu zuen orduan; "gaizkileak zelatan daude-eta", erantsi zuen gero. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 120. orr.
Alde hemendik, stupid -oihukatu zion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 118. orr.
Fanchek oihukatu zidan: [...]. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 90. orr.
Autoan zoazelarik, aurrekoari bozina jotzen zaio etengabe "Que haces, huevon" oihukatuz. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 20. orr.
Gerra hastean erreketeengandik ihesi joandako komunista hura agertuko zela berriro, eskopeta bizkarrean zuela eta "gora Errepublika" oihukatuz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.
Senarrak kopeta ilundu du eta, gora begiraturik, oihukatu du: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 103. orr.
Egun hartan, [...] otoitz egin zion Josuek Jaunari, honela oihukatuz israeldarren aurrean: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 29. orr.
Bazirudien ehunka gramofono ipini zituztela logelan, eta guztiek, bata bestearen ondotik, ganora ergelez mekanikoki oihukatzen zituzten norbaitek agindutako hitzok: [...]. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.
Bost ontzietako bidaiariek abesti bera oihukatzen zuten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.
Ez zuen sekulan jo, mozkorra arraila etxeratu ondoan, asaldaturik, bururik ez buztanik gabeko hitzak oihukatuz, eskumeneko gauza guziak hausten zituelarik ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.
Zure izena esango nuke, oihukatuko nuke, hiriaren belztasunean, baina beldur naiz horrek ere minduko nauen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 105. orr.
Irainak oihukatzen zizkioten elkarri, bultzaka aritzen ziren, eta zaplazteko latzen bat ere itzuri zitzaien inoiz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.
Behin eta berriz oihukatzen zuen esaldia, giro guztiz obsesiboa sortu arte. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 21. orr.
aurka oihukatu (3); berriz oihukatu (3); hiltzaile oihukatu (3); izena oihukatu (7); kontrako leloak oihukatu (3); leloak oihukatu (10)
oihukatu zion (50); oihukatu zituzten (21); oihukatu zuen (299); oihukatu zuen alexek (3); oihukatu zuen jendetzak (5); oihukatu zuen norbaitek (4); oihukatu zuten manifestariek (4)
ozen oihukatu (4); zerbait oihukatu zuen (3)
hitzak oihukatuz (3); honela oihukatuz (5); oihukatuz erantzun (4)
berriz oihukatzen (3); izena oihukatzen (5); izenak oihukatzen (3); oihukatzen ari (4); oihukatzen hasi (15); oihukatzen zion (14); oihukatzen zuen (41); oihukatzen zuten bitartean (4); zer oihukatzen (3); zera oihukatzen (3)